Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Belarriak zulatzeko prest gara

Aurreko astean huts egin ondoren, ZarataZarautz irratsaioa bueltan da. Aste honetan, hirukoteak gustoko dituen taldeak entzuteko aukera edukio duzue, baita diska berriren bat ere. Beti bezala, zita zaratatsua duzue 21:30etatik aurrera.

Aste hontako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ahoztar Zelaieta eta M7ko balorazioa

Kaixo ahuntzak!

Elkarrizketa mamitsu bat izango dugu gaurko irratsaioan: Ahoztar Zelaietarekin arituko gara. Zelaieta Egin egunkarian, Ardi Beltzan eta Kalegorrian aldizkarietan aritua da ikerketa lanetan, eta hainbat liburu idatzi ditu: “Jóvenes burukides bizkainos”, “La casta vasca”, “Kutxabank”…

Horrez gain, joan den asteburuko herri galdeketaren balorazioa ere jasoko dugu Zarahitzeko kideen eskutik, eta 1977ko Amnistiaren aldeko Astea ere izango dugu gogoan.

Ez galdu! Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Elektropeñaren txanda aste hontako Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixow lagunok!!! Aste hontan aspadiko partez elektropeñak hartuko du saioaren gidaritza, azken aldian jartzen hari den balak zuekin konpartitzeko asmoz!!!! Ez galdu!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!

Dantza eta euskara kontuak, gaurko Atalkan

Apirila eta martxoan Zarautzen izan diren bi ekitaldiri buruz hitz egingo dugu Atalkako gaurko saioan. Jalgi taldeko Miren eta Esther etorriko dira lehenik Putzuzuloko gela arroxara. eta aurreko hilaren amaieran egin zuten Helduen Erromeri Eguna izango dugu hizpide. Ondoren, Imanol Epeldek hartuko du lekukoa; martxoko Zarautzen euskararekin zer? jardunaldiko oharrak jakinaraziko ditu.

Interesa baduzue, badakizue, 21:00etatik aurrera entzungo dugu elkar!