Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Erabakitze eskubideaz eta burujabetza ekonomikoaz Presio Heltzea

Astelehenean eta 20:00etatik aurrera Presio Heltzea irratsaio berri bat edukiko dugu. Oraingoan, Zarahitz herri ekimenak Zarauzko Antoniano aretoan antolturiko “Erabakitze eskubidea eta burujabetza ekonomikoa” hitzaldia edukiko duze entzungai.

Bertan, LAB sindikatuko Ainhoa Etxaide eta ELA-ko Joseba Villarreal eduki genituen, Imanol Murua kazetariaren gidaritzapean.

Sacrificio eta Total Arse Putzuzulon

Arraio Irratiaren urteurren ekitaldiekin jarraituz, zarata kontzertua edukiko dugu asteartean, Maiatzaren 23an. Gaueko 21:00etatik aurreraeta ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Mexikotik datozen Sacrificio eta erdi Zarauztarrak diren Total Arse taldeak edukiko ditugu Putzuzulon.

Guk ere argi daukagu

Igande hontan, Maiatzak 21, Gasteizko auzo okupatura joan beharrean aurkitzen gara. Errekaleorrera hain zuzen ere.
Aste hontan, argi indarra aitzaki, izugarrizko operazio poliziala pairatu behar izan zuten bertako bizilagunak.
Urteetan zehar utzitako auzo bat biziberritu eta gaur egun adibide edota zergatik ez, erreferente bilakatu den auzoa, desalojatzeko arrisku larrian aurkitzen da.
Honen inguruan arituko gara bertako bizilaguna den Jonekin.
Halere beste kontu batzuk ere izango ditugu hizpide… Psoe-ren barne hauteskundeak, erraustegiaren aurkako mugimendua,
Eta noski… Arraio irratiko urteurrena ospatu ere egingo dugu gaurkoan
Hau dena Ijaunaren gidaritzapean… 21’etatik aurrera

Txirrindularitza, eskola kirola eta beste hainbat kontu gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan gonbidaturik edukiko ez dugun arren gai interesgarriekin gatoz. Italiako Giroaren aitzakian honi errepaso bat egiteaz gain azken aldian hainbat lasterketetan motogidariekin gertatu dena aztertuko dugu. Jada badira itzuli handietan zer esana eman duten istripuak, hala nola Giro honetan, iazko Tourrean, baita Donostiako Klasikoan naiz Paristik Roubexerakoan ere. Honi helduta azken aldian errepideak txirrindulariek sufritzen dituzten istripu hilgarrien inguruan ere arituko gara.

Txirrindularitza albo batera utziz eskola kirolaren inguruan ere arituko gara solasean, zer da kirola, kirol kontsumoa gizartean, kirol profesionala eta amateurra… gai sakon hauen inguruan iritzia eman nahi baduzue facebook edota twiterra erabil dezakezu.

Azkenik surfeko froga baten berri ere emango dizuegu. Bihartik aurrera Biarritzeko uretan ISAk antolaturiko surf txapelketa abiatuko baita. Txapelketa hau datorren Olinpiar Jokoen harira antolatu dute Tokion kirol olinpikoa izango delako surfa.

Guzti honen berri izan nahi baduzu ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia gaur 18.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Juanba Berasategi eta “Zinea eta buru osasuna” zikloa gaurko Zinema Itsuan

“Lazkao Txiki” eta “Kalabaza tripontzia” ren sortzaileari, Juanba Berasategiri,  tarte bat eskaini nahi diogu gaurko Zinema Itsuan. Apirilaren 28an utzi gintuen zine zuzendaria euskal animazioan aitzindaria izan zen.

Eta bestetik, “Agifes” elkarteak Modelo aretoan antolatu duen “Zinea eta buru osasuna” zikoaz arituko gara.

Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an