Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Ahuntzaren gauerdiko (maskarilla) eztula igande honetan, ZUZENEAN geure etxeetatik!!!

Kaixo entzule, konfinamentu on!

Arazo tekniko txiki batzuk izan arren lortu dugu zuzeneko irratsaioa egitea. Gure liburuzainaren gomendioak, koronabirusari aurre egiteko herri mugimendutik antolatu den zaintza sarearen inguruko elkarrizketa eta, nola ez, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Entzun ezazue eta on egin!

Isolamenduaren aurkako Bertso-saioa!

Konfinamendu on Arraiozaliok!!

Aspermenak erasan digun egun hauetan, Bapateko Unibertsoak proposamen eta esperimentu txiki bat eraman nahi du zuen belarritara. Gaur, ostirala 20, gaueko 20:00tan, Arraio Irratiko bertsolaiak jardungo gea kantuan norbere etxetik noski.

99.3 FM Arraio Irratiyan!! 🤩🗣🎙 PIZTU ZANK RADIYUA, REDIO!!

Historian zehar bertan behera geratu diren kirol ekitaldien errepasoa

Kaixo entzule maite! Etxean konfinaturik pasa behar ditugun egun hauetan gure hondar alea jarri nahi dugu aste hauek eramangarriago egiteko. Hori dela eta, norberaren etxetik irratsaioa egiten saiatuko gara. Gaurko honetan, historian zehar, arrazoi ezberdinengatik, bertan behera geratu diren kirol ekitaldiak errepasatuko ditugu, ligak, partidak eta bestelakoak biltzen saiatuko gara. Hau aberatsagoa egiteko zuen ekarpena eskertuk genuke, denon artean egin ezkero erakargarriagoa izango delako, beraz utzi zure ekarpena facebook edo twitterren. Gogoratu, saio berezi hau 20.00tatik aurrea izango duzula entzungai Arraio irratian, FMko 99.3an!!

Gorkeyan Zarauzko lista

Kaixo!!

Gaurkoan beste lista batekin gatoz eta oraingo honetan gure herriko talde batzuk aipatuko ditugu. Hau izan da ordu betean sartu zaigun kanta sorta:

Humedecidos: Una Mano Para El Dinero , La Ciudad De Los Blandos, Tu La Quieres Ver Morir

Txixaparrazta: Gurutzeari buelta, Txixaparrazta, Desde afuera (los crudos)

Mor More: Errugabetzen I,II

Pottors ta Klito: Conejillas Vill , Odola

Occhi di Farfalla: Galdu ordez

Managaitz: Espiralaren gailurra

Zarauzko gitarjoleak: Gorkeyako irratsaioa

Optika: Natura Hila

Gustokoa izango duzuelakoan, hurrengoan gehiago ekartzen saiatuko gara.

Goxatu!!!!

Azkenean hemen da, eta Txilera garamatza!

Eztakigu esaten kosta zaion edo kosta zaigun, baina azkenean gela arroxean izango dugu Jon Aizpurua handia! Denbora da elkarrizketa hau ixteko negoziazioak hasi zirela, eta kontratua sinatzeko garaian gure gorabeherak izan baditugu ere, gaurkoan gozatu ederra hartuko dugulakoan gaude.

Txilera goaz, beraz animatu motxilatxoa egin eta gogoangarria izango den abentura honetan murgiltzera! 21:00etatik aurrera bilakatu zaite Ithakazale!