Press "Enter" to skip to content

Egilea: Antigualeko

Orioko Karmentxu eta MªLuisa Arruti ahizpak Antigualekon!!!! A ze zortea gurea!!!

Gaur, Antigoalekon, duela egun batzuk Arraioko estudioan Orioko Karmentxu eta MªLuisa Arruti ahizpekin izan genuen solasalditxo ikaragarri interesgarriarekin gatoz.
Beraiei esker, 75 urte inguru dutenez eta Oriotik dezente gertu dagoen baserri batean jaio zirenez, 40,50,60…hamarkadetako bizimodua, ohiturak, giro sozial eta erlijiosoa hobeto ezagutzeko parada izango dugu Karmentxu eta MªLuisa duten estilo alai, irribarretsu eta aho bizarrik gabekoari esker.
Beraz, gaur, maiatzak 16, 20:30etatik aurrera, ez galdu aukera paregabe hau eta Arraio irratia sintonizatu!!!

Adi!! Adi!!! Jexux Egaña jauna handia Antigualekon!!!

Antigoaleko irratsaioaren apirileko saioan, Jexux Egaña izango dugu gure gela arrosan. Bera, duela 89 urte Zarauzko herrigunetik dezente gertu zegoen baserri batean jaio zen eta bera bezalako euskaldun euskaltzale, aita, langile eta orain erretiroa hartutako gizon batek kontatuko digu nola hazi zen 40. hamarkadan, nola joan zen Zarautzen antolatu zen lehen greba, herrian zegoen giro ultrakontserbadorea ulertzen lagunduko digu, Irrintzi kultur elkarte euskaltzale handiaren ibilbide luze eta oparoa ikaragarri ondo deskribatuko digu…eta gure herriak eta gizarte honek azken hamarkadetan izan dituen aldaketa pila guzti hauek nola ikusten dituen jakiteko zorte zoragaria izango dugu.

Beraz, apirilaren 18an, hilabete honetako 3. osteguna denez, zuekin Arraio Irratian eta Antigualekon… Jexux Egaña!!!!

Gaurko Antigualekon Agustin Uria oriotarraren bizipenak entzuteko aukera errepikaezin eta zoragarria!!!

Duela egun batzuk 84 urte zoragarri dituen Agustin Uria jaunarekin izan genuen solasalditxoarekin gatoz non ahalko dugu ikasi, jakin, ezagutu…bera mutiko ia koskortu gabe bat zenean nola egokitu zitzaion morroi joatea Aizarnako baserri batera, nola hasi zen arrantzale lanetan, ze tailer industria zegoen Donostian eta beste hamaika kontu era oso-oso alai, duin, umoretsu eta oso naturalean bera den bezalakoxea.
Guretzako kristoneko gozamena izan zen, ziur gaude zuentzako horrela ere ahal dela izan!!!
Beraz, gaur ere sintonizatu Arraio irratia, martxoak 21 iluntzeko 20:30tik aurrera!!!

Gaur, beste konturen artean, antzinako Orio eta Aiako bizimodua, gizartea…Inma eta Izaskunen eskutik!!!

Gaur, Antigoalekon, duela egun batzuk Arraioko estudioan Orioko Izaskun Arruti eta Andatzako Inma Garaikoetxearekin izan genuen solasalditxo ikaragarri interesgarriarekin gatoz.
Beraiei esker, 40,50,60…hamarkadetako bizimodua, ohiturak, giro sozial, politiko eta erlijiosoa hobeto ezagutzeko parada izango dugu Inmak eta Izaskunek duten estilo alai, irribarretsu eta aho bizarrik gabekoari esker.
Beraz, gaur, otsailak 22, 20:30etatik aurrera, ez galdu aukera paregabe hau eta Arraio irratia sintonizatu!!!

Antigoaleko bueltan da Loren Manterolarekin izan genuen solasalditxo eder batekin!

Gaurko Antigualekon duela 80 urte jaiotako Loren Manterola aiarrari esker hobeto ezagutuko dugu nolako bizimodua, gizartea, ohiturak…ziren nagusi Aiako baserrietan eta herrian. Gure zorterako, Loren gazte-gaztetik Zarautzen eta Orion lanean ibili zenez garai hartako herri hauen kontu askoren berri ere izango dugu, beti bezala, lehen pertsonan kontatuak.
Ezin aipatu gabe laga, bere senarra Martxel ere gurean izan zela eta bere ekarpentxoak egin zituela izan genuen solasalditxo hura interesgarria, aberasgarria, dibertigarria… izateko.
Beraz lagunok, gaur ilbeltzak 25, 20:30tik aurrera, piztu Arraio Irratia!!