Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kontzertuak

Arraio Irratiaren 13. urteurreneko ekitaldiak prest ditugu

Aste honetan Arraio Irratiaren 13. urteurreneko ekitaldiak burutuko ditugu Zarauzko herrian. Maiatzaren 22an hasiko gara urteurrenarekin. Erlo Telebista eta Zarauzko Hitzarekin elkarlanean,Zarauzko alkategaien arteko eztabaida antolatu dugu Modelo aretoan,19:00etatik aurrera.

Ostiralean berriz,maiatzaren 24ean, “LOU. Dantzan jo ta ke, oonak lehertu nahian” dokumentala ikusteko aukera izango da Putzuzulo Gaztetxean. Lourdes Olangua abeslari Zarauztarrari buruzko dokumentala da honakoa eta 20:30etatik aurrera ikusgai egongo da. Emanaldiaren ostea afari-merienda bat egiteko aukera ere egongo da. Eta gaua amaitzeko Pig & Kiss talde Zarauztarrak joko du.

Eta urteurrenarekin amaitzeko,kontzertua eta festa antolatu dugu Putzuzulon bertan. Maiatzaren 25ean, NATALI eta NORMAN taldeen kontzertua edukiko dugu. Gaua amaitzeko berriz DJ MALITAK edukiko ditugu.

Ganbara Berotzen bigarren saioa Putzuzulon ostiral honetan

Arraio Irratiaren 13. urteurreneko beroketa lanak aurrera doaz eta apirilaren 26an Ganbara Berotzen 2. saioa edukiko dugu Putzuzulon bertan.

Gaueko 22:00etatik aurrera 6 bertsolari edukiko ditugu lehian. Julen Zulaika, Beñat Jauregi “Fede”, AsierAzpiroz, Iñigo Izagirre, Ane Zuazubiskar,eta Aitor Salegi edukiko ditugu. Sarrera berriz, 3 eurokoa izango da. Eta lasai azaldu ezin duenak, Arraio Irratiak zuzenean emitituko du eta.