Astearte honetako ZarataZarautz saioan Radio ELA, Madrilgo irrati libreko La casa de la bomba irratsaioko kideei egingo diegu elkarrizketa. Eta beti bezala, gure agendaz eta musika zaratatsuaz gozatzeko parada edukiko duzue. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetan.
Iltzeari oraindik ez diogu buelta eman baina ZarataZarautz berri bat prest dugu. Aste honetan Salamanka aldera joango gara eta mejor que en los ochenta irratsaioko kideei egingo diegu elkarrizketa eta beti bezala sekulako musika zaratatsuaz gozatzeko aukera edukiko duzue gaueko 21:30etatik aurrera.
Arraio Irratiak 9 urte egiten dituela aprobetxatuz. Irratsaio berezia egingo dugu ZarataZarautz irratsaioan. Gaueko 21:00etan hasiko den saioan, urte hauetan gure irratsaiotik pasa diren lagun batzuk edukiko ditugu gurean. Disgalerna, Txaf, Tito… Ez ahaztu Arraio sintonizatzea bihar, gaueko 21:00etatik aurrera.
Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!
Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.
Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!
Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.
Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Irola Irratiko DISFM irratsaioko kideak izan ditugu protagonista. Bilbon egiten duten irratsaioaren inguruan hizketan ibili ginen eta honez gain zarata apur bat jartzen ere ibili ginen.