Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Titoren ahotsa ZarataZarautzen

Asko kosta zaigu, izardi pila bota dugu eta sekulako kaka eman behar izan diogu baina azkenean Tito ZarataZarauzko irratsaioan izango dugu. Metralleta, Dictadura eta Napalm Beacheko gitarjoleak, gustoko dituen abestiak jarriko dizkigu ordu eta erdiz, Powerviolence taldeak hain zuzen ere. Beraz, abiadura azkarra eta segundu gutxiko abestiak entzun nahi badituzue, asteartean 21:30etatik aurrera Arraio sintonizatu besterik ez duzue.

ZarataFest jaialdiaz aste honetan

Aste honetako ZarataZarautz saioa Putzuzulo Gaztetxearen 7. urteurrenaren baitan burutuko den ZarataFest jaialdiaz egingo dugu. Aurten, Managaitz, Cisma, Necesidad de Luchar, Criatura eta Bar Remigio edukiko ditugu bertan, eta talde hauen doinuei errepasoa egingo diegu. Beti bezala, agenda eta ohiko bitxikeriak ez dira faltako. Gogoratu, asteartean zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.