Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

KaosarenerasoaK eta bertsio batzuk ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, KaosarenerasoaK taldeko kide bati egingo diogu elkarrizketa. Soraluzeko taldeak, beraien azken kontzertuak eskainiko ditu, tartean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxekoa. Honez gain, bertsio batzuei ere errepasoa egingo diegu, asteroko agenda ahaztu gabe. Asteartean beraz, zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

otsailak_19_kaosaren

Josu Trueba eta Kubako Punk mugimendua ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioan, Josu Truebaren bisita edukiko dugu. Trueba, Al son del Punk argazki liburuaren egilea da eta bertan Kuban dagoen Punk mugimenduari egiten dio errepasoa. Guzti honetaz mintzatzen edukiko dugu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Eta bide batez, gogoratu ostiral honetan, liburuaren aurkezpena izango dela Putzuzulon, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

http://vimeo.com/12000946