Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Surfa eta pala gai nagusiak gaurko Izerditan Blai-en

Kaixo lagunak.

Eguraldi ederra izanagatik gaur ezin dugu pozik egon, Kukutza gaztetxea desalojatu baitute. Gure saioan zehar tartetxo bat eskainiko diogu Euskal Herrian erreferentzia izan den gaztetxe honi eta bertan lan egin duten guztiei elkartasuna adierazi nahiko genieke, aupa zuek!!

Honez gain asteburuak emaitza gazi gozoak utzi dizkigu. Futbolean, 3. mailan, porrota jasan zuten Gernika aldean. Aldiz Galizian Aritz Aranburuk Pantin-eko txapelketa irabazi du. Kanariar irletan bi izarretako froga hasi berri da hemen ere etxeko surflari asko daudenez begirada bat emango diogu. Surfarekin amaitzeko, denbora baldin badugu atzo Eunate Agirre, Aritz Aranburu eta Axi Muniainek aurkeztutako Harapan proiektuaz ere mintzatuko gara.

Bestetik Emakume Pilotari egitasmoak 2011-2012 ikas urterako dituen asmoak zuengatuko dizkizuegu. Eskola kirola, aisialdikoa eta federatua uztartu nahi ditu egitasmo honek, beti ere emakumeen partaidetza bultzatu asmoz.
emakume pilotari eguna

Azkenik aste honetan denboraldia hasten duen eskubaloiko taldeaz ere jardungo gara hau guztia 20.00tatik aurrera Arraio Irratian 99.3 FM!

Ezingo dute!!!!

Igande hontan, berrikuntza batekin izango gara. Ahuntza berria izateko aukera duen “Sozi” izango dugu Jardi eta Edonatorekin batera kasting-a aprobatu nahian. Ez du lan erraza.

Bestalde, 2 gai jorratuko ditugu nagusiki. Bata, Kukutza III gaztetxearen inguruan.

Igandean, 5 egun beteko ditu (hala espero degu) A$kunak desalojatzeko agindua eman zutenetik eta ostegunean bertan izan ginen Arraio Irratiko hainbat erreportari bai Kukutzako jendearekin baita Errekaldeko auzotarrekin ere. Bertako kide batekin ere zuzenean kontaktatzen saiatuko gara azken berriak jakinarazteko.

Eta bestea berriz, Bateragune auziaren inguruan. Ostiral hontan eman dute ebazpena eta honen inguruan ihardungo gara gonbidatu batekin, posible bada.

Halere, hontaz aparte beste 2 gonbidatu izango ditugu bertan, irratiko gela arrosean.
Marmol P.T.ko 2 kide, hainzuzen ere. Pairatu behar izan zuten epaiketa farsa horren ebazpenaren balorazioa egingo digute, besteak beste.
Noski, beste kontu batzuk ere izango ditugu, dudiparik.
Ale ba, adiorik ez, igandea 21’rak arte baizik!!!

Joseba Arizaga triatloilaria biharko Izerditan Blai saioan

Iepa kaixo!!
Zer moduz gabiltza? Euskal Jaitan nahikoa parranda eginda edo? Guk parranda eta lana uztartu ditugu oraingoan ere, nola ez. Aste honetan futboleko kronikatxoa ere izango dugu Balmasedaren aurkako partidua nolakoa izan zen zuenganatzeko. Ala ere zatirik handiena Joseba Arizaga triatloilari fina elkarrizketatzen igaroko dugu, Austria aldean ibili zaigu Iron man bat egiten. Bertan izan zituen sentsazioen berri emango digu asteazken honetan.

Zuen palei hautsa kentzen hasi zaitezte laster jarriko baitugu martxan 4. Emayonk lori! pala txapelketa, adi kartelei!

Gogoratu hau dena Arraio Irratian irailak 14, asteazkena 20.00tatik aurrea!!

Gaur hasiko dugu denboraldi berria Izerditan Blai-en

Iepa kaxo lagunak!!
Zer moduz joan zaigu uda? Espero dugu Orioko arraunlariei baino hobeto joango zitzaizuela. Gu ere ederki ibili gara 2 hilabete hauetan oporretan baina gogo biziz itzuli gara zuei herriko kirol saiorik onena eskaini asmoz.

Gaurkoan amaitu berri den San Migule Pro Zarautz surf txapelketa izango dugu gai nagusia. Bertan Gabriel Medinak emandako ikuskizuna goraipatuko dugu Peterson Crisanto eta Thiago Camaraoren erakustaldiak ahaztu gabe.

Honez gain beste gai batzuk ere jorratuko ditugu laburrago, arrauna, futbola eta besterenbat. Gogoratu kirol saio bikain hau entzuteko Arraio Irratia sintonizatu behar duzula 20.00tatik aurrera!
Thiago Camarao egurrean

Urrirarteko azken ZarataZarautz saioa

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioa azkena izango da, Urrirarte behintzat. Diskoiraa taldeak Tailandia, Indonesia, Malasia eta Singapur aldean egin behar duen hilabeteko biraren ondorioaz, ez dugu saiorik egingo Irailerarte.

Biharko saioan, hortaz, Krixpin, B Jauna eta Lagun Izoztua egongo gara sudurraren puntan jartzen zaigun musika zaratatsua ipintzen. Ez ahaztu gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratia sintonizatzea.