Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Kuadrilla egunerako beroketa

Kaixo etsaiok, gaurkoan eraso bikoitza eginen diogu Zarautzi!!! Alde batetik betiko formatuan, alegia, Arraio Irratian arratseko Zortzietatik Bederatzietara, baina gau partean iritsiko da gure erasorik krudelena. Izan ere Kuadrilla egunaren atarian, gaur Munoako txosnagunean izango gara Lizarriturri Dj Doktorea eta Elektropeña, Mexiko-ko Crimen eta Intro zarauztarrekin batera. Beraz badakizue, gaurkoan bi aukera bidai elektroniko bat egiteko, Irrati bidez edo munoan zuzen zuzenean!!! Eutxourrei eta UP THE KAIOLS!!!

ATALKA bueltan da

Halaxe da arraiozale;

 

Etenaldi luzearen ostean indarberriturik dator Atalka, arraio irratiko elkarrizketa saioa.  Denboraldi berri honetan ere, makina bat gonbidatu ezagutu eta makina gai jorratuko ditugu.

Gaurkoan, besteren artean Zarauzko surf eskolako zuzendaria den Mikel Troitiño Berasategi izango dugu gurekin.

Ez galdu aukera: ostegunero, (adi! ordutegi berrian): 21’00etatik 22’00ra, Atalka.

 

Programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan

Arraio Irratiko kideek, udazken eta negurako prestatu dugun programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan, Kuadrila egunean.

Nobedade askorekin dator gure programazio berria. Lehena, gure irratsaio propioen kopurua igo egin da. Ohiko saioez gain, Zirrimarra irratsaio berri bat hasi dugu asteazkenetan, Izerditan Blai saioaren ondoren.

Honez gain, gure saioen errepikapenei garrantzi handia eman nahi izan diegu eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez ere errepikapen hauek entzun ahalko dira, Info7ko albistegiaren ostean. Larunbatetan ere, gure saioen errepikapenak entzun ahalko dira.

Gainontzean, beti bezala, beste irrati libreetako saioekin osatu dugu programazioa. Goizetan ohikoak diren Kale Gorrian (Info7) eta Suelta La Olla (Hala Bedi) irratsaioak entzun ahalko dira. Bertxoko, Kaleko Bentanie, Munduko Sustraiak, Hegoaldeko Ostatua Jokoa Bai eta Zarauzko erbesteratu bat parte den ADesalambrar saioak ere gurean jarraituko dute.

Nobedade bezala, Zintzilik Irratiko Matxura Buruan…, Kaleko Mobida, Zuria Beltzez (Hala Bedi), Gazte Zaparrada (Gure irratia) eta Mar de Fuegitos (Tas-Tas) ditugu.

Amaitzeko, beste Zarauztar batek Info7 irratian hilean behin egiten duten Uhaina Bikaina saioa ere gurean entzungo da.

Lerro hauen bidez, Arraio Irratia sintonizatzeko gonbita luzatzen dizuegu, bai FMko 99.3an eta baita internet bidez. Eta edonork irratsaio bat egiteko edo irratian kolaboratzeko gogoz bada, gure ateak zabalik dituela ere gehitu nahi dugu.

Hondartzako futbolari tarte berezia egingo diogu gaurkoan Izerdtian Blai saioan

Iepa kaxo!!

Udazken beteko giro honetan etxean goxo goxo entzuteko saio aparta prestatu dugu. Beti bezala zarauzko taldeen emaitzak aipatuko ditugu, eskubaloian berriz ere senior talde denek irabazi dutela da albiste. Futbolean neskek bakarrik eman digute poza eta saskibaloian denetarik izan dugu, areto futboleko berdinketa ahaztu gabe.

Emaitzen ostean hondartzara egingo dugu salto, Peniche aldean Rip Curl Pro Portugal 2011 txapelketa amaitu berri denez bertan gertatutakoa aipatuko dizuegu.
Hondartzan jarraituaz playerotako emakumezkoan 2. eta gizonekoen 3. jardunaldiak zein emaitza utzi dizkigun emango dizkizuegu. Sailkapenak nola dauden ere aipatuko ditugu.

Bukatze aldera zarauzko BTT taldeak denboraldi berri honi hasiera eman diola gogoratuko dugu, baita aurtengorako zein asmo dituzten ere. Bestetik ez ahaztu Zarauzko Kirol Elkarteko bazkideek urteroko batzarra dutela gaur 19.30tan kirol elkarteko areto nagusian.

Azken azkenik 4. Emayonk Lori pala txapelketako emaitzak emango ditugu, lehen fasea amaitzeko oso egun gutxi geratzen badira.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Humilitateko kideak gaurko ZarataZarautz irratsaioan

Estatu Batuetan bi hilabete biran egon ostean, derrigorrez ekarri behar genituen Humilitatekoak. Gaurko eguna aprobetxatuko dugu beraien biraren inguruan taldekideekin hitzegiteko, ea zer kontatzen diguten.

Gogoratu, zaratarekin zita duzuela, gaur, asteartea, gaueko 21:30etatik aurrera eta Zarautzen ez bazaudete, internet bidez ere entzun dezakezuela, beti ere HEMEN klik eginaz.