Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Ametsak eta bidaiak Laura eta Aitorren eskutik.

Kaixo arraiozale!!!


Aurreko asteko ustekabearen ondotik, surf tablatik gurpil gainera jauzi egingo dugu Atalkan. Izan ere, aste honetan, munduan barrena bizikletaz bidaiatzen ibili diren eta eta hala jarraitzeko asmoa duten bikote bidaiaria izango dugu gure elkarrizketa saioan. Laura eta Aitor izango ditugu beraz irratsaio kide eta protagonista. Eta beraiek kontatuko digute, ametsak betetzea nola erabakitzen eta egiten den.

Bitakora kaiera saiorako ere bikote aproposa zitekeen ziurrenik, baina hauen baimenarekin, eta gure estilora, ostegun honetan 21’00etatik 22’00etara ametsak eta bidaiak ATALKAn.

Zuen galdera eta komentarioak ere gustora jaso-erantzungo ditugu: deitu saioara zuzenean edo idatzi facebooketik!

Zirrimarrak: Nikolas Zendoia izango dugu bihar gurekin

Nikolas ZendoiaNikolas Zendoia bertsolari eta idazle aiarra izango dugu aste honetan Zirrimarrak saioan. 60. hamarkadatik hasita, txapelketa eta sariketa ugaritan parte hartu izan du, baita sari ugari irabazi ere bertso idatzietan. Bi liburu argitaratu ditu: Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005). Seguru kontu interesgarri pila izango dituela guretzat.

Honez gain, euskarari eta kulturari buruzko albisteak, lehiaketa, agenda… izango ditugu beti bezala. Badakizue, bihar asteazkena 21:45etan Arraio Irratian, FM 99.3an!

Danimarkako taldeei errepasoa

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko ekitaldien barruan, Ungdomshuset 69 Copenhagueko etxe okupatuaren inguruko proiekzioa izango da, asteartean, Azaroaren 15ean.

Honi jarraipena eman asmoz, Danimarkako taldeak jarriko ditugu ZarataZarautz irratsaioan, gaueko 21:30etatik aurrera. No hope for the kids, Paragraff 119. Gorilla angreb eta The Assassinators bezalako taldeak entzun ahalko dira besteak beste.

Kaiolatik fest 2011ren atarian!!!

Kaixo kaiolazaleok!!! Iada Hurrengo ostiralean dugu aurtengo besta elektroniko nagusia, urtero bezala, Putzuzuloren urteurreneko egitarauaren barruan. Aurtengoan gainera berrikuntzaren batekin gatoz!!! Lehenbiziko aldiz ZARAUTZ PARADE izeneko kalejira elektronikoa antolatu dugu, arratsaldeko 6terdietatik aurrera furgoneta batekin ibiliko gara herrian zehar doinu elektronikoak zabalduz!!! Gauean berriz, gurekin izango dira K-MON (lizarra), BOMBER (andoain), JAITOR (zarautz) eta MINTEK (zarautz) gaztetxeko paretak doinu elektronikoz bustitzen!!! Sekulako egitaraua elektronika maitale guztientzako!!!

extrawelt

Gaurko saioan beraz, 18an entzungo denaren aurrerapen txiki bat entzungo dugu. Horretaz gain Extrawelt bikote Alemaniarraren IN AUFRUHR diska zoragarria ezagutuko dugu, hilabete honetan bertan Cocoon zigiluarekin kaleratua. Horretaz gain, Traum zigiluaz ere arituko gara. Alegia, sekulako saio lagunok!!! Debekatua galtzea!!! Muxu elektronikoak!!!