Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Zirrimarrak: Esan Erran irratiko kideekin elkarrizketa

Hau da hotza zirrimarrok!

Gaurko honetarako ere irratsaio bero eta interesgarri bat prestatu dugu Zirrik eta Marrak. Aktualitateari ohiko errepasoa eman ondoren (Santa eskeko kopla saioak ahaztu gabe), aurreko astean aipatu genuen Esan Erran Nafarroako irratiaren emisio-etetea izango dugu hizpide, bertako kide batekin. Eta nola ez, lehiaketa, artikulu interesgarriak…

Ez galdu ba, beti bezala, asteazkenetan 21:45 inguruan Arraio Irratian!

Mikel Goenaga Udal gobernuko zinegotziarekin elkarrizketan

Iepala!!
Atzokoan ere Ahuntzok eztulka aritu ginen, bai hoixe.
Hasieran, astearte goizean bihotzekoak emanda oraindik ere ospitalean jarraitzen duen Txuriren, herriko preso denaren arrebarekin aritu ginen.
Ozen eta garbi adierazi zuen ez dela kasualitatea, espetxe politika ankerraren ondorioa baizik.
Honen ostean, Mikel Goenaga Bilduko zinegotziarekin aritu ginen 23’30ak arte.

Entzuleen galderei erantzuten saiatu zen eta nahiz eta gai dexente ikutu ez, aberatsa izan zen solasaldia.
Hemen behean klikatuz, atzoko irratsaioa entzungai duzue

-‘Highway 9’ itzuli da Arraio Irratira-

2012ko otsailaren 2a, osteguna

Indarberrituta. Halaxe itzuli gara Highway 9 saiokoak Arraio Irratia. Gure playlist luzeak berritzen eman ditugu azken asteak, eta lan askoren ondoren, prest gaude mikrofonoen aurrean jarri eta bidean topatutako abestiak 99.3 dialaren uhinetan zabaltzeko. Datozen hilabeteetan, inoiz ez bezala, atzerriko rock musikaren lerroartea sakontasunez irakurriko dugu. Asko dagoelako irakurtzeko, ikasteko eta zuei kontatzeko. Hori da Highway9ren zentzua, eta hala izaten jarraituko du aurten ere bai. Istorioak, kondairak, zurru-murruak eta atzoko eta gaurko ahots handi eta txikiak. Denek izango dute tartea gurean.

Urteko lehen saioa indarrez hasteko, aurkezpenik behar ez duten taldeak izango ditugu Highway 9n: Nirvana, REM, Oasis eta Fleet Foxes, besteak beste. Ez ahaztu! Ostegunero, 19:30ean, Highway 9 Arraio Irratian!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=DrQRS40OKNE&ob=av2e[/youtube]