Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Monologoen ostean ZarataZarautz irratsaioa

Arraio Irratiaren urteurrena dela eta, Aitor Nabarro eta Jon Plazaola edukiko ditugu gaur Putzuzulon, pare bat monologo eginaz. Horregatik, gaurko ZarataZarautz irratsaioa beranduxeago egingo dugu seguruna. Gainera, Lagun Izoztua ez da bertan egongo. Baina lasai, Krixpin eta B Jauna bertan egongo dira eta zarata apur bat jartzen.

Eskubaloia eta saskibaloia gaurko Izerditan Blaiko gai nagusiak

Apa kaxo!
Gaurkoan denok egingo duzue bat gure saioarekin, eguraldia gure alde baitago. Aste honetako saion makina bat kontu ditugu zuei eskaintzeko. Eskubaloian gizonezkoek 1. territorial mailan jarraitu beharko dute beste urte betez 2. nazionalera igotzerik lortu ez baitu. Bestalde asteburu honetan izango du Ohorezko B maila igotzeko fasea seniorren lehen taldeak.

Saskibaloian albiste gazi-gozoak ditugu, emakumezkoek ez dute lortu lauko finalean aurrera egiterik eta beraz maila berdinean jarraitu beharko dute. Gizonezkoek aldiz esku eskura dute EBA mailara igotzea.

Surfean Kalifornia aldera joko dugu lehenengo, aurreko astean zuzenean ikusteko aukera izan genuan Nike Lowers Pro amaitu baita. Gaur bertan Billabong Rio Pro 2012 hasi da eta honen berri ere emango dizuegu.

Saioa amaitzeko gure futbito txapelketari tarte bat egingo diogu. Liga erregularra astelehenean amaitu zen eta final laurdenak ostiral honetan hasiko direnez zein partidu izango diren jakinaraziko dizuegu.

Zirrimarrak: literatura gorria Vladimirrekin

 

Aupa lagunok! Aste honetan ere irratsaio bikaina prestatu dizuegu Zirrik eta Marrak. Ohiko berri, lehiaketa eta abarren ostean, eta opio futbolero zuri-gorriari aurre eginez, 90. hamarkadako poesia gorri zarauztarra ezagutuko dugu. Horretarako, gurekin izango dugu Vladimir-en jardundako lagun bat. Ohi bezala, asteazkenean 21:45 aldera Arraio Irratian! FMko 99.3an!

 “Literatura gorriaren eztanda da hau, kamarada. Aspertuta gaude loreak mendian eta behiak larrean daudela dioten liburuekin, kalean sua, odola eta gasolina usaina besterik topatzen ez dugun bitartean. Horregatik sortu dugu Vladimir, batera hiltzen ikasi behar izan dugulako, bizitzen hasteko. Hemen gerra ez delako amaitu. Poeta guztiak ez daudelako kartzelan eta hilerrian. Oraindik ez gaituzte derrotatu eta izanen dute aurrerantzean ere gure berri. Hilero, Vladimir Brigadak sinatua. Literatura munduko itsasoetan dabilen untzi boiatu bat izan daitekeen bitartean, iraultzaren berri onak herrietan barrena zabaltzeko. Lenin, Maiakovski eta gure odolaren gorria bezala, Vladimir.” Vladimir.

 

 

MUSIKA KAXA atalkan

kaixo entzule!!

Ostegun honetan Atalkan, irratsayo berezi bat egingo dugu.Haste honetarako gonbidatuei etseden piskat eman diegu.Hori dela eta,Atalkariok oso musika zaleak garenez,aste honetan guk geuk aukeratutako musika jartzeko asmoa dugu.Beraz,esan daiteke osteguneko saioa,saio musikala izango dela.

Beraz,ez galdu aukera eta entzun Atalkako kidei gustatzen zaizkien talde desberdinak.Musika estilo oso desberdinak izango dira entzungai,betiko orduan.

Ez galdu saioa!!