Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Urteurreneko irratsaio berezia entzungai duzue

Atzo Arraio Irratiak 6 urte egin zituen. Eta hau ospatzeko, Putzuzulo Gaztetxea garbitu eta txukuntzeaz aparte irratsaio berezia egin genuen gaur egun gauden saioko kideek.

Itsaso Debekatuak, Bitakora, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirrimarrak, Atalka, Kaiolatik… Denak Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kideek gidatuta. Honez gain, Isuo Sasiia handia ere gurean izan zen kantu pare bat jotzen. Entzun nahi?

Gaur ez da Kaiolatik saiorik egongo!!!

Iepa kaixo!!! Irratiaren urteurren ospakizunak medio, gaur arratsalde gau partean kalean ibiliko gara irrati mobil batekin, beraz gaur ezin izango dut Kaiolatik saioa egin. Gogoratu urteurreneko egitarauak aurrera darraiela, hauxe gaurko egitaraua!!!

18.00tan futbito txapelketako final erdiak poligonon.

20.00ak aldera herritik zehar irrati mobila

22.30tan Iban Nikolaien kontzertua

Besterik gabe, hurrengo astean itzuliko naiz beste eraso elektroniko batekin!!! UP THE KAIOLS!!!

 

Saskibaloiko eta eskubaloiko igoerez jardungo gara Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!

Azken aste hauten eskubaloiko eta saskibaloiko taldeen inguruan dexente mintzatu gara, gaur ez da gutxiago izango, aste honetan lortu baitute bi taldeek mailaz igotzea.

Honez gain, izan ditugun beste emaitzak ere errepasatuko ditugu, areto futboleako porrota kasu.

Surfari ere tartetxo bat eskainiz, aurrena gipuzkoako txapelketako emaitzak emango ditugu eta ondoren Brazilen amaitzear dagoen Billabong Rio Pro 2012ra joko dugu.

Pagoeta mendi lasterketari ere aipu bat egingo diogu asteburuan izan baikeneun proba herrikoi hau.

Azkenik II. futbito txapelketa izango dugu mintzagai, final laurdenak jokatuta zein final erdi dauden jakinaraziko dizuegu, ez ahaztu Arraio Ballekano bertan aurkitzen dela!!

saskibaloikoak igoera ospatzen
saskibaloikoak igoera ospatzen

Jorge Zerrato gola sartu nahian
Jorge Zerrato gola sartu nahian