Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Danel Sanchez ATALKAn

Kaixo arraiozale!

Uda hastear eta aurtengo ATALKA denboraldia bukatzear, gaurko saioan, Danel Sanchez Martiaren a zarauztarra izango dugu gurekin. 1984 otsailan jaioa. Santxo bezala ere ezaguna. Fazeta ezberdin askotan ikusi duguna. Guk dakigula, badu harremana musikarekin, naturopatiarekin eta baita ikusentzunezkoarekin ere. Elkarrekiko lotura zuzenik ez dutenak ematen dute hasiera batean, baina bere kasuan erlazionatzen dira. Eta hala, esparru hauekin erlazionaturiko afizio eta ofizio gaiak eta Danel bera ezagutzeko aukera izango dugu gaurko tartean. Gero arte!!


Behean duzue atzoko saioa entzungai, gusto baduzue. Gai asko ikutu genituen eta elkarrizketa mamitsua izan zen… On egin!

Erik Aranburu Orioko arraunlaria biharko Izerditan Blai saioan

Apa kaxo!

Hemen gara beste asteazken batez zuei saio berri bat eskaintzeko gogo biziz. Aste honetan Erik Aranburu izango dugu gurekin Orio traineruan aritzen den zarauztar honekin arraun kontuak jorratuko ditugu. Nola ikusten duten beren liga, TKEen dagoen saltsa, lehengo urteko jetsiera eta beste makiña bat kontu.

Honez gain surf kontuak ere izango ditugu Fijin jokoan baita maila gorenekeo txapelketa. Ez dugu ahaztuko zarautzen jolastu berri den gizpuzkoako surf txapelketa ere.

Beraz saio frexkagarri bat entzun nahi baduzue ez hutsik egin asteazkenero bezala FMko 99.an izango gara 20.00tatik aurrera!