Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Daniel Rex gaur Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok, gaurkoan Daniel Rex-en debuta izango da Kaiolatik-en. Aspalditik gabiltza aditu hau ekarri nahian, baina gaur arte itxaron behar izan dugu. Musika fina jartzeaz gain, Daniel Rex-ek elektronika munduko hainbat bitxikeri kontatuko dizkigu. Galdu egingo duzu???

 

Sonar-en inguruan arituko gara gure erreportariekin!!!

Iepa kaixo!!! Ba bai, lehengo astean ez genuen lortu beraiekin hitz egitea baina gaurkoan gure koba arroxera etorriko zaizkigu Kaiolatik-eko erreportariak, Hamar Dozena, Lizarriturri eta Danel Rex alegia. Lehengo asteburuan ospatu zen aurtengo Sonar-a Bartzelonan, eta gutxi gora behera han ikusitakoa kontatuko digute, eta bertan ezagutu duten musika jarri. Ba hoixe, betiko orduan eta betiko lekuan, Up the kaiols!!!!

 

Zirrimarrak: konkista aitzineko konkista

 

Apa lagunok!

Aste honetan ere badugu zer kontatu. Ez beti kontatu diguten bezala, guk kontatu nahi dugun bezala baizik. Asisko Urmenetak gogoratu zigun, pasa den asteleheneko zine-forumean, Sarrionandiak esana: “Historia, etorkizunerako ditugun planen arabera ulertzen da”. “Gartxot: konkista aitzineko konkista” filma aurkeztera etorri, eta istorio honen atzean dagoen historia ikasi ahal izan genuen. Bere hitzak bilduta, filme eder honen inguruan jardungo gara Zirri eta Marra. Eta nola ez, filme eder honek erakusten digun historia gordinaren inguruan. Gure Historiaren inguruan, letra larriz idazterik badago.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=W7PsQtgNKP0[/youtube]

Ohi bezala, etorkizuneko historia izan litezkeen berri, artikulu eta abarrak ere izango ditugu noski! Badakizue, asteazkenero bezala, 21:45tan Arraio Irratian! FM 99.3! Eta errepikapena ostegunean, 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

Bihar denboaldiko azken Izerditan Blai saioa egingo dugu

Kaixo entzule maiteak!

Ez hasi negarrez denboraldiko azken saioa egin behar dugulako. Aurrekoan esan bezala uda honetan saio bereziren bat egitera animatuko gara betiko moduan.

Aste honetan gonbidatu berezi bat izango dugu, Trio kalaberako arima den Proxi. Bere saioa egiterik ez duenez tartetxo bat eman nahi diogu uhinetan. Asteazken honetan kirolari historikoez arituko gara, Proxik bereak ekarriko ditu eta guk gureak.

Proxi Kroazioako txandarrarekin
Proxi Kroazioako txandarrarekin

Ez hutsik egin asteazken honetan benetan saio gogoangarri bat egingo baitugu. Ondo izan!

Hemen duzue aurrerapen bat, “Futbol modernoa ez dut atsegin”