Apa lagunok!

Aste honetan ere badugu zer kontatu. Ez beti kontatu diguten bezala, guk kontatu nahi dugun bezala baizik. Asisko Urmenetak gogoratu zigun, pasa den¬†asteleheneko zine-forumean,¬†Sarrionandiak esana: “Historia, etorkizunerako ditugun planen arabera ulertzen da”. “Gartxot: konkista aitzineko konkista” filma aurkeztera etorri, eta istorio honen atzean dagoen historia ikasi ahal izan genuen. Bere hitzak bilduta, filme eder honen inguruan jardungo gara Zirri eta Marra. Eta nola ez, filme eder honek erakusten digun historia gordinaren inguruan. Gure Historiaren inguruan, letra larriz idazterik badago.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=W7PsQtgNKP0[/youtube]

Ohi bezala, etorkizuneko historia izan litezkeen berri, artikulu eta abarrak ere izango ditugu noski! Badakizue, asteazkenero bezala, 21:45tan Arraio Irratian! FM 99.3! Eta errepikapena ostegunean, 15:00etatik aurrera. Ez galdu!

« »