Kaixo lagunok, Putzuzuloren 7.urteurreneko ekimenak medio, gaur ezinezkoa egingo zait saioa egitea, errepikapen batekin konformatu behar!!! Besarkada elektronikoak!!!
Kategoria: Irratsaioak
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo lagun!
Putzuzuloren 7. urteurreneko Bertsio Gaua dela-eta, asteazken honetan ez da Zirrimarrak irratsaiorik izango. Hurrengo asteazkena bitarte, entzungai dituzue aurreko bi astetako saioak.
Datorren astean itzuliko gara beraz, gonbidatu eta guzti. Ez dira faltako berriak, lehiaketa, kolaboratzailea (filosofiaz oraingoan) eta bestelakoak. Badakizue, FMko 99.3an, Arraio Irratian! Eta zorionak Putzuzulo!
Podcast: Play in new window | Download
Astearte honetako ZarataZarautz saioa ere berezia izango da. Askok jakingo duzuen bezala, Putzuzulo Gaztetxeak 7 urte beteko ditu asteartean bertan eta guk gure erara ospatuko dugu. Nola? ba zazpi urte hauetan Gaztetxeko barran entzun diren abesti zaratatsu onenekin alegia. Noski, kontzertu agendari ere errepasoa emango diogu eta bitxikeriaren bat ere izango dugu.
Atzoko irratsaioa podcastean duzue entzungai. Playlista berriz HEMEN.
Salda Badago irratsaio hasi berriak kale egingo digu astelehen honetan. Izan ere, hil ala biziko konpromezua du gure esatariak Getariko Gaztetxean, Api Uiz talde haundiak joko baitu. Salda Badago saioaren jarraitzaileentzat ere galdu ezinezko zita izango denez, lasaiago joango gara korresponsal lanetara FM-ko 99.3-a umezurtz utzita. Ondo ibili!!!
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo kaiolazaleok!!! Gaurkoan, Urriak 26, bi aukera musika elektronikoarekin bidaiatzeko!!!  Alde batetik, astero bezala Arraioko gela arroxa sutan jarriko dugu, eta gauen oraindik gosez baldin bazarete, Elektropeña Dada tabernan izango da 23.30tatik aurrera!!! Eutxourrei eta UP THE KAIOLS!!! Hemen aurrerapen txiki bat:
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=rwOXU0mijFY[/youtube]

