Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2012

Entzule fin bat gaurkoan Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok. Gaurkoan Kaiolatik saioa apalditik jarraitzen duen lagun bat izango dugu gela arroxean. Astero astero hor zaudetenoi ere omenaldi txiki bat eta gure saioan tartetxo bat egin asmoz. Gaurkoan Mikel etorriko da musika jartzera, baina zuk ere ateak irekita dituzu beti!!! Badakizue, 8tatik aurrera elektronikaren ordua Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

Atzoko Itsaso debekatuak saioa entzun gai duzue

Kaixo lagunok,

Atzo eman genion hasiera denboraldi berriari eta ia bi orduko saioa atera zitzaigun uda honek utzi duena errepasatuz. Emisorearekin arazo batzuk izan genituenez FMtik ez zen saio guztia entzun. Galdu zenituzten zatiak entzuteko moduan zaudete orain eta atzo entzun ezin izan bazenute orain duzue aukera, gozatu irratsaioaz eta barkatu eragozpenak.

Biharko grebaren jarraipena Arraio Irratian

Irailaren 26ko greba orokorraren jarraipen berezia egingo dugu Arraion bihar. Goizetik hasita, grebaren jarraipen berezia egingo dugu, bai Zarautzen gertatu denarekin eta baita beste herrietan gertatzen denarekin. Horretarako, kalean egongo gara berri ematen eta beste irratiekin ere konexio bereziak egingo ditugu.