Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Mor Morekoei eginiko elkarrizketa entzungai

Datorren astelehean, Azaroaren 26an eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Mor More talde Zarauztarrari Bilboko Irola Irratiko EmaRock saioan eginiko elkarrizketa entzungai edukiko duzue Arraioko uhin libreetan.

Ostegunez emitituriko saioa Zarauzko irrati librean berriz ere entzungai edukiko duzue. Bertan, elkarrizketaz gain zuzeneko abesti batzuk eta bitxikeria gehiago ere izango dituzue. Aldez aurretik, milesker Irola Irratiko eta EmaRock ekimeneko kideei.

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=ruNPvaKoS8M&feature=player_embedded[/youtube]

dEZkontrolatu! jardunaldiko irratsaio bereziak

Kaixo!

Astelehenean Palestina eta herrialde maputxeetan izan ginen. Alde batetik, Martxelo Diaz kazetari eta Askapenako kide denarekin, eta bestetik, herrialde maputxekoa den Klaudiorekin.

Asteartean, langile mugimendua izan genuen hizpide. Laminaciones Arregui, Azpeitiko Corrugados eta ALFA enpresetako komiteko kideekin izan ginen elkarrizketan.

Asteazkena, 19,30tatik aurrera izango den etxeen desjabetzeak izango ditugunez hizpide, gai hauxe hartu dugu mintzagai, desteak beste Donaixtiko etxe okupatuko kide batekin. Bestalde, Andaluziako Langileen Sindikatuarekin ere elkarrizketatxoa egin genuen.

Atzokoan berriz, Herrialde katalanetako emakume batekin izan ginen. Bertako borroka sozial ezberdiank izan genituen hizpide eta noski, datorren igandean izango diren hauteskundeak ere ez genituen atzean utzi.

Gerora Zaragozako lagun batekin aritu giñen zentru sozial baten desalojoak izan dituen ondorioetaz.

Bukatzeko, Elkartzen eragile sozialeko kide den Patriziarekin, datorren asteko “Euskal Herria martxan” ekimenaz jardun ginen.

Eta dEZkontrolatu! jardunaldiko irratsaio bereziekin amaitzeko, Perdi, Txikiren anaia eta Munstroa antzezlanaren egilea den Urkirekin aritu giñen. Perdirekin dekretu berriaren onarpenataz, zeinek Txiki eta Otaegi arrazoi politikoak medio izan zirela erahilak dioen, jardun ginen eta Urkirekin antzerkiataz orokorrean eta bere projektuataz solastu ginen.

Bukaeran, etxeko atxiloaldian aurkitzen den gaztearekin elkarrizketatxo bat ere izan genuen.

Ba holaxe! Grabaketa guztiak hemen behean dituzue entzungai eta segi deskontrolatzen!!

 

 

 

Zirrimarrak: kateak apurtu, barrutik atera eta eman euskara elkarri!

Apa zirrimarrok!

Ohi bezala, irratsaio interesgarria dugu aste honetan ere. Gonbidatu ugari izango ditugu gela arroxean: AEK eta EHEko bina kide, hain zuzen. Korrikaren 18. edizioaz arituko zaizkigu lehenak, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 25. urteurrenaz, besteak. Horrez gain, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abenduaren 1erako  deitutako manifestazioaz ere hitz egingo dugu. Hori, eta ohiko berri, lehiaketa eta abarrak ere izango ditugu noski! Badakizue, asteazkenero 22:00etan Arraio Irratian! FM 99.3! EZ GALDU!

http://vimeo.com/53833195

dEZkontrolatu jardunaldietako irratsaioak egunero

Putzuzulo Gaztetxean burutzen ari diren dEZkontrolatu jardunaldien barruan, irratsaioak izango dira egunero Arraio irratian. Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:30etatik aurrera irratsaio bereziak egongo dira, jardunaldien errepasoa egiten eta beste hainbat gairen inguruan eztabaidatzen. Gaurko irratsaioan, herrialde maputxera joango gara eta bertako “peñi” batekin izango dugu elkarrizketa. Bertako preso politikoen egoera, lurren berreskuratzea, komunitate ezberdinen borrokak… izango ditugu hizpide. Eta bestetik, kazetari eta Askapenako kide den Martxelo Diazekin izango gara ere. Berarekin Gazan (Palestina) egiten ari diren sarraskiaren inguruan jardungo gara.

Honez gain, gaur astelehena eta arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Nekane Juradoren kontrol ekonomikoaren inguruko hitzaldia entzun ahalko duzue zuzenean Arraio irratiko uhinetan.