Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Pataxek kale egin baño kortxero zikiña izan da Izerditan blai

PlayPlay

Apa kaxo!

Gaurkoan baietz uste genuen arren azkenean Pataxek ezin izan du etorri. Bere orden Kortxero zikiñaren bixita jaso dugu eta Pipelinen abian den lehengo frogaren inguruan jardun zaigu, denboraldia nola datorren ere aipatu digu.

Nola ez, saioa herriko taldeen emaitzekin hasiko dugu. Jardunaldi honetan emaitza gazi-gozoak izan ditugu eta hauen berri emango dizuegu.

Saioaren amaieran playerotan gertatu denaren berri emango dizuegu, denborarik baldin badugu. Surfari ere tarte egiten saiatuko gara, Gold Coasten, Australian, laster hasiko baita munduko zirkuituko lehenengo froga garrantzitsua.

Saioaren “Natura” diska berriarekin salda

Saioa abeslari legorretarraren “Natura” diska berriari eskeini diogu astelehen honetako Salda Badago irratsaioa. 2013ko urtarrilean argitaratu du diska benetan ederra, bere ibilbide musikaleko hirugarrena, eta programa osoa eskeintzea merezi zuela iritzi diogu, eta baita hala egin ere! Gozatu salda eder hau, entzule!!!

Gaur ez da Itsaso debekatuarik izango

Kaixo entzule maiteak,

beste astebetez huts egingo dizuegula aurreratu beharrean gaude. Oraingo honetan osasun eta lan kontuengatik ezin izango dugu saiorik egin.

Asko sentitzen dugu bigarren astez jarraian kale egitea, datorrenean zuekin egongo garelakoan, ondo izan entzule!

Alexander loop eta Panda-ren bixita biharko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, biharkoan ohorezko bi gonbidatu izango ditugu gurean. Alde batetik Kaiolatik fest 2012-an gurekin egon zen Panda handia izango dugu, eta berarekin batera Alexander Loop gaztea izango dugu, besteak beste, aurtengo mixmaster txapelketako finalista!!!

Doinu ilunak nagusi, Azpeiti aldeko bi artista hauekin!!! Beti bezala, 8tan hasi eta 9rak arte!!! UP THE KAIOLS!!!