Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Memoria historikoa, ezin ahaztu

Kaixooo!

Igande hontan, Maiatzaren 5ean, 4 ahuntzak izango gara elkarrekin. Aspaldiko partez, bai.  Malintxe, Edonato, Sozi ta ni, Jardinero. Arraio kide izateaz gain, Lau Haizetara Gogoan-eko kide ere banaiz eta igande hontan hortaz jardungo gara.

Halere, beste kontu batzuk ere izango ditugu. Astean zehar izan direnaren inguruan, eta Getaira ere hotsegingo dugu, atun gorriaren kupu salmentaren inguruan solasteko. Zer dan? Ni Jardineroa naiz eta bestiak… en fin. Alegiya, ez dugula idea zipitzik ere kontu hontaz.

4 haize

Ba hau eta agian Malintxeren liburu gomendioa, igandean 21’tatik aurrera

HURAKAN LATINOA, PASAPORTE GABE IRRATSAIOA

yemaya1Atzo,  Zentro Amerika eta Karibe irletako doinuen inguruan jardun ginen, hango doinu goxo eta erritmo beroez osaturiko hurakan latinoa ekarriz gure herrira. Hemen usten dizuet,  jardun ginen musika gaien zerrenda paregabea eta baita irratsaioa ere, disfruta dezazuen.

Zarauztik doinu latinoekin Tik Tara, Kolonbiatik Lito Barrientos eta bere orkesta colombia,Julio Ernesto Estrada,  Chucustedy Frente Cumbiero, Jamaikatik Harry Belafonte, Susan Cadogan, Kubatik Juan Formell,Las Crudas,Chango,   Puerto Rikotik Tito Puente, Calle 13 (me voy pal norte) (Todo se mueve), Hector Lavoe, Belizetik Andy Palacio,Panamatik Ruben Blades,Trinidad y Tobagotik Calypso, Haititik Altiery Dorival

Fernando Mintek-ei omenaldia biharko Kaiolatik saioan!!!

Aurreko astean gure lagun Fernandok utzi gintuen! Makil gogorra izan da guztiontzat, baina biharkoan bere estilora gogoratuko dugu, izan ere, bere zaletasunik handienetakoa musika elektronikoa izan zen. Horregaitik, biharkoan omenaldi txiki bat egin nahi diogu Kaiolatik saioan. Elektropeña eta Xanpler-ek bere abesti gustukoenekin saio bat prestatu dugu, ordubetez, dagoen lekuan dagoela, berekin dantza egin nahi dugulako!!! Beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!!  Up the kaiols!!! Beti gure bihotzetan egongo haiz dantzan!!!

fernando mintek

Atalkan jantoki beganoa

Gaurkoan atalkan, jantoki beganoko pare bat sukaldari izango ditugu.
Ematen ez badu ere, urte bete pasa da Putzuzulo Gaztetxeko sukaldean hileko lehen ostegunetan, animalirik gabeko jaki goxoak prestatzeari ekin ziotenetik, ZORIONAK!!!

Hirukotea ZarataZarautzera itzuli zen

Asteartero bezala ZarataZarautz saioa egin genuen Arraio Irratian eta oraingoan, saioa osatzen dugun guztiak izan ginen bertan. Ordu eta erdiz, gustoko ditugun taldeak entzuteko aukera izan zenuten eta bide batez, inguruko kontzertuen agenda ere zabaldu genuen gure uhin libreetatik. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Vitamin+X