Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

ZarataZarautz irratsaioa bueltan da

Aurreko astean opor txiki batzuk hartu genituen eta ez genuen ZarataZarautz irratsaioa egin. Aste honetan ordea, gogo biziz bueltan gatoz zuen belarriak zulatzeko asmoz. Gaurkoan gainera Mattingun edukiko dugu gonbidatu bezala Krixpinen tokia betetzen, nahiz eta musika gehiegi jartzen ez diogun utziko. Gogoratu beti bezala zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Maceo Plex gaurkoan protagonista!!!

Iepa kaixo Kaiolazaleok, gaurko saioko protagonista nagusia Eric Estornel estatubatuarra izango da. Maceo plex edota Maetrik ezizenekin ezagutzen den Amerikar hau, bere ibilbideko momenturik arrakastatxuenean dago eta uda honetan jaialdi guztiak astindu ditu. Horretaz gain gurekin izango dira Joris voorn, Adriatique edota Pig & Dan. Doinu frexkoak bero hau pasatzeko. Hori guztia Arraio Irratin 9tatik aurrera!!! 9tan bai!!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=DWbhZXw8TkM[/youtube]

Niko eta Cito gaur Kaiolatiken!!!

Iepa kaixo!!! Hementxe gira, beste ostiral elektroniko baten atarian!!! Gaurkoan bi gonbidatu izango ditugu saioan!!! Niko eta Cito!!! Izan ere, aurtengo Azken Portuko jaien egitarauan ere elektronikak bere lekua izango du, zehazki bihar ospatuko den 2. apar festan. Eta bi hauek izango dira arduradunak, ea zer kontatzen diguten!!! UP THE KAIOLS!!!