Iepa kaixo kaiolazaleok!!!! Kaiolatik fest-erako astebete geratzen den honetan, etxeko uztari egingo diogu so. Izan ere, infernuko kobazuloetatik irten eta Xanpler handia gela arroxera itzuliko da!!! Kaiolatik saioaren fundatzaile Elektropeñarekin batera, Elektro bortitza eta Deep gogorra nahiz iluna ditu maite Xan handiak. Bere ibilbidean sorkuntzan jarri du indar gehiena, techno eta elektroa nahasten dituzten abesti bihurriak eginez. Baina nahasketak egiteko ere badu abilezia, eta gaurkoan gure uhin libreetan frogatuko dugu!!! Hurrengo asteko festan bere doinuetaz gozatu ahal izango dugu, eta gaurko saioan bere karta izkutuak erakutsiko dizkigu aurrerapen modura!!! Ez galdu lagunok, infernuko semea bueltan da!!! UP THE KAIOLS!!!
Kategoria: Kaiolatik
Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Ekainak 6ko festan arituko diren artistekin jarraituz, bihar Juantxi handiaren bixita izango dugu gela arroxean!!! Musika munduan 20 urte baina gehiago daramatzan errenteriar honek, SUBE AKI pop-rock taldean eman zituen bere lehendabiziko pausuak, baita 1992an diska bat kaleratu ere. Hamar urte beranduago, elektronikaren munduan barneratu zen, eta denbora gutxian pausu erraldoiak ematen joan zen. Pagoa aretoaren urrezko garaiko protagonistetako bat dugu Juantxi, izan ere, Nomaklimato kolektiboko beste kideekin batera igande goizetan jendea dantzan jartzeko arduraduna zen. Urte batzuk beranduago Txitxarro edota Play mitikoetan ere residente gisa aritu zen, eta bere sesioen ikutu berezia oraindik jendearen bihotzetan gordea dago. Gaur egun proiektu berrietan murgilduta dabil, eta nahiz eta gutxiagotan aritu pintxatzen, kabinara igotzen denean energia berezia sortu oi du bertan daudenen gorputzetan. Ekainak 6an Putzuzulo Gaztetxean bera entzuteko luxua izango dugu, eta biharkoan aurrerapen eder batez gozatuko duzue!!! Debekatua galtzea lagunok!!! 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLSSSSSS!!!!
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixo kaiolazaleok, aurtengo Kaiolatik fest-en atarian, ekainak 6an entzun ahal izango ditugun protagonistak ezagutzen joango gara hurrengo saioetan. Aste honetan Ekai bilbotarra izangodugu gela arroxean. 24 urteko gazte honek betidanik maitatu izan du pianodun house dantzagarria, eta gaztetatik pintxatu izan du, baita pianoa jo ere!!! Ikasketak burutzen ari zela, karrerako bigarren urtean hauek utzi eta madrilera joan zen produkzio ikastaro bat egitera, maite duen musika berak sortu ahal izateko, eta bertan sorkuntzaren mundu zabala ezagutu zuen. Gaur egun bere sorkuntzak zigilu espainiarretan eta internazionaletan kaleratzen ditu, besteak beste Lantus, Piston edota Cray1 zigiluetan. Ostiralean elkarrizketa txiki bat egin eta bere sorkuntzak ezagutuko ditugu!!! Arratsaldeko 20tan Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!
Podcast: Play in new window | Download
Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!
Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.
Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!
Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.
Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.
Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Gaurko Kaiolatik saioan Elektropeña-ren alderik alaiena ezagtuko dugu. Eguraldia lagun, terrazeo eta festa giroko musika izango da protagonista. Besteak beste Joscha Berg, Acid District edota Crom & Thanh-en doinuetaz gozatuko dugu!!! Beti bezela, 8rak hasi eta 9ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!






