Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Kurtsoko azken Kaiolatik!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Mundu guztiari bezala kaioleroei ere oporretarako gosea jarri zaigunez, gaur kurtso honetako azken saioa eskeiniko dugu!!! Bertan denboraldi hontan gehien hunkitu nauten doinuak jartzen saiatuko naiz, helburu zaila bezain ederra!!! Nire bihotzaren barnetik MILLOI bat esker eman nahi dizuet kurtso hontan irratsaiotik pasa zareten denoi, eta ostiralero uhinen bestaldean jarraitzen didazuenoi!!! Zuen omenez joango da gaurko saioa!!! LOVE YOU eta UP THE KAIOLS!!!

DGTL-Festival-2015

Arraio Irratia oporretara doa

Uda iritsi da eta Arraio Irratiak oporrak hartuko ditu ohi duen bezala. Pelaiosanetan afariak eman ostean, merezirako deskantsua hartuko dugu irailean gogo biziz itzultzeko.

Udan, musika edukiko duzue protagonista gure uhin libreetan. Irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz saioak ustailean jarraitu egingo du eta Izerditan Blai saioak ere saio bereziren bat egingo du seguruenik.

Irailerako orain arteko saio guztiek jarraituko dute printzipioz eta Urrunetik Gertu saioarekin ere hasiko gara berriz ere, hilean behin.

Azkenik, irailetik aurrera inork saiorik egin nahiko balu, gure uhinak zabalik izango dituzue eta gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue info@arraio.net helbidean aurkituko gaituzue.

Uda ona izan!!!!

Frolicsomen bixita biharko kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Biharko saioan zarauzko harrobitik datorren Frolicsome izango dugu protagonista. Herritar gazte hau 19 urterekin hasi zen nahasketen eta sorkuntzaren munduan. Zarauzko taberna ezberdinetan bere doinuak atintzen hasi eta areto ezagunak ere pasa ostean, gaur egun Spectrum izeneko festa propioa antolatzen hasi da bere bidelagun J.craf eta Esseker-ekin batera. Biharko saioan azken aldian zertan dabilen jakingo dugu, jartzen dituen abestiak entzun, bere produkzioak ezagutu eta baita Spectrum festataz hitz egin ere. Ez galdu lagunok, 20tan hasi eta 21rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!

11124259_926254550772285_818446789_n

Ibailoren bixita Kaiolatik fest-en atarian!!!

Kaixo ekipo!!! Biharko festaren atarian, gonbidatuen erronda itxiko dugu gaur Ibailo handiaren bixitarekin!!! Donostiako alde ilunetik etorria, gipuzkoako diska jartzaile maitatuenetarikoa Ibai!!! Ibilbide luzea bezain oparoa duen gazte honek, hamarkada bat baina gehiago darama elektronika ilunenaren harien gainean dantzan!!! Bere izate apalak eta oholtza gainean duen eskarmentuak, marka uzten du zapaltzen duen leku bakoitzean!!!  Aurten bigarrenez izango da Putzuzuloko kaiolan, eta gaurko saioan biharkoaren aurrerapen txiki bat eskeintzeaz aparte, elkarrizketa eder bat egingo diogu!!! Ez galdu lagunok, UP THE KAIOLS!!!

11390225_461851720655755_3601802742629143633_n