Kaixo ekipo!!! Biharko festaren atarian, gonbidatuen erronda itxiko dugu gaur Ibailo handiaren bixitarekin!!! Donostiako alde ilunetik etorria, gipuzkoako diska jartzaile maitatuenetarikoa Ibai!!! Ibilbide luzea bezain oparoa duen gazte honek, hamarkada bat baina gehiago darama elektronika ilunenaren harien gainean dantzan!!! Bere izate apalak eta oholtza gainean duen eskarmentuak, marka uzten du zapaltzen duen leku bakoitzean!!!  Aurten bigarrenez izango da Putzuzuloko kaiolan, eta gaurko saioan biharkoaren aurrerapen txiki bat eskeintzeaz aparte, elkarrizketa eder bat egingo diogu!!! Ez galdu lagunok, UP THE KAIOLS!!!

11390225_461851720655755_3601802742629143633_n

« »