Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Axi Muniain Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Aspaldian gure saiotan surfa aipatu ez dugun arren otsaileko lehenengo saioan Axi Muniain etorriko zaigu. Bere aurretik baina, zarauzko taldeen emaitzak labur antzera ematen saiatuko gara.

Hondartzako futboleko beste jardunaldi bat ere izan zenez hau ere aipatuko dugu, baita igande goizean izango dena ere.

Amaitzeko lehen aipatu bezala Axirekin jardungo gara berriketan. Olatu handien inguruan galdetuko diogu nola ez orain gutxi irabazi berri baitu North Canyon tow in trials Pablo Garciarekin. Honez gain zarauzko surf eremuan azken urtetan ematen ari den masifikazioaz ere jardungo gara. Azkenik herrian grabatu berri den reality showaren inguruan zer iritzi duen jakingo dugu.

Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzue FMko 99.3an, Arraio Irratian

Futbola eta playeroei tarte berezia gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Hemen gara beste behin ere. Gaurkoan 3. mailako taldeari begirada zorrotza eskeiniko diogu. Azken partidua aurkari zuzen baten aurka galtzeaz gain partidura berandu iritsi ziren. Argi dago Galtxaren taldea iparra galduta dagoela, guk aspaldi esan genuen bezala aldaketarako garaia da.

Saskibaloian aspaldiko partez garaipena lortu zuten, estu baldin bada ere garaipen garrantzitsua jetsiera saiesteko lanetan. Eskubaloian aipatzekoa da emakumezkoen 3. taldeak lortutako garaipena aritzbatalde kiroldegian baita lehengo taldeak lortuta emaitza ere.

Azkenik hondartzako futbolaz jardungo gara, beste jardunaldi bat igaro da eta. Ligako nahiz kopako txartelak zein taldek izango dituzten argituz doa apurka apurka. Kontu hauek guztiak eta beste batzuk jorratuko ditigu gaur 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, Arraio Irratian!

Javi Oteiza gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Opor luze hauen ostean berriz hemen gara saio berri bat eskaini asmoz. Gaurkoan lehengo zatian betiko lez emaitzak izango ditugu, eskubaloiko garaipen estuak azpimarratuz.

Hondartzako futbolean ere beste jardunaldi bat izan genuen eta bertako kronika ere ekarriko dizuegu.

Azkenik Javi Oteiza izango dugu protagonista. Pilotari profesional izateari utziko dionez bere ibilbidea errepasatu eta pilota munduaz jardungo gara. Aspaldian ez bezala “Bi paetak/txapapea” atala berreskuratuko dugu, Xoti agertuko ote zaigu….
Javi Oteiza eta bere eskuin bikaina
Hau dena 20.00tatik aurrera, ez hutsik egin!

Entzun atzo I Jaunaren omenez egin genuen saioa

Aurreko artikulu batean haipatu bezala, atzo urtebete egin zen gure irratiko kidea den I Jauna atxilotu zutela. Eta Arraio Irratiko zenbait irratsaiok, saio berezia egin genuen Musika Plazatik, zuzen zuzenean internet eta FM bidez.

Hiru ordu luzez, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirri-Marra, Atalka, Kaiolatik eta Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kideak pasa ginen berari eskeinitako saioan. Honez gain, I Jauna bera ere izan genuen gure uhin libretan hizketan, 27 Zapata ere bertan izan zen, Zarauzko sasi bertsolariak eta nola ez Zarauzko txistulariak. Irratsaioa egiten ari ginen bitartean, bere lagunek bisitan grabaturiko bideo bat ikusteko aukera ere izan zen.

Arazo tekniko txiki batzuk izan bagenituen ere, podcastean duzue entzungai saioa:

Aste honetan ez da Izerditan Blai saiorik izango

Iepa kaxo!

Urte berria ondo hasi al duzue? Guk agenda nahikoa betea dugunez aste honetan ezin izango dugu saiorik egin. Badakigu asko sentitzen duzuela baina kirol konpromisoak medio ezingo dugu saiora joan. Hurrengo astean itzuliko garela zin egiten dugun, ondo izan eta hurrengo asteazken arte!