Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Alde Hemendik egun Nazionala Zarautzen ere burutuko da

Ekainaren 15ean Alde Hemendik I. egun Nazionala ospatuko da eta tartean Zarauzko herria dugu kokatua. Hona hemen antolatzaileek bidaliriko testu, kuña eta bideoak:

Alde Hemendik herri mugimendua indar okupatzaile guztiak Euskal Herritik joatea helburu duen herri mugimendua gara.

Ez dugu inoiz beraien beharrik izan; ez dugu inoiz beraien beharrik izango. Gerra egitera eta gure herria zapaltzera etorritako gorputz militar eta polizialek ez daukate lekurik hemen, soberan daude. Euskal Herritarroi aske bizi eta izateko eskubidea etengabe zaigu urratua. Indar armatuengatik jasaten ditugun kontrol, intimidazio eta mehatxuak gure eguneroko ogia dira. Bakera bidean, pauso irmo eta atzeraezinak eman beha direlakoan gaude, baina badirudi batzuek herritarren eskakizun eta nahiei entzungor egiten jarraitu nahi dutela.

Urte askotan zehar, Espainiar eta Frantziar estatuen inpunitate osoz milaka eta milaka euskal herritar izan dira torturatuak, erahilak, atxilotuak eta mehatxatuak, besteak beste, indar armatuen eskutatik. Guzti hau behin betikoz amaitu behar da.

Zera da eskatzen duguna:

1.- Euskal Herrian indar okupatzaileen presentzia eta kontrolen amaiera lehenbailehen eman dadila. Kalean, errepidean zein mendietan herritarrak inongo jazarpen eta mehatxurik gabe lasai eta aske ibiltzeko eskubidea aldarrikatzen dugu.

2.- Bake eta normalizazio politikora eramango gaituen prozesu demokratikoa garatu ahal izateko euskal herritarren aurkako errepresio mota guztiak alboratzea eskatzen dugu. Inongo inposizio eta mehatxu militarrik gabeko eszenatoki demokratikoa aldarrikatzen dugu, proiektu politiko guztiak (independentzia barne) egingarri izateko aukera sortuz.

3.- Gatazkaren konponbidean Espainia eta Frantziatik etorritako gorputz militar eta polizialak Euskal Herritik alde egiteko eskaera egitea eskatzen diegu instituzioei.

Bestalde, Alde Hemendik herri mugimenduak, gure helburua lortzera begira, Euskal Herriko herrien arteko harreman sare bat osatzea beharrezkoa dela ikusten du. Batu egin behar gara, gure oihu eta aldarriak Euskal Herri osoko txoko guztietan entzun daitezen.

Honen harira, aurten, lehenengo aldiz, maila nazionaleko mobilizazio egun bat egingo dugu. Herri ezberdinetan, egun eta ordu berean, “ Alde hemendik utzi bakean Euskal Herria” lemapean manifestazioak egingo ditugu.

Guk, Zarautzen egingo dugu, Ekainaren 15ean arratsaldeko 19:30etan Musika plazatik abiatuko den manifestazio umoretsu eta aldarrikatzaile baten bitartez.

Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu gure nahia errealitate bihurtzea soilik denon indarrak batuaz lortuko dugula, guztion konpromezu maila igoaz.

Instituzioei dagokionez, azken boladan gai honen inguruan pausuak emateko borondatea dagoela entzun da. Eusko legebiltzarreko gehiengoak gure helburuarekin bat egiten duela esan berri du eta “Espainiako segurtasun indarrak hemen izateak ez daukala inongo justifikaziorik” ere entzun dugu Estefania Beltran de Heredia sailburuaren ahotik. Besterik gabe, pasa daitezela hitzetatik ekintzetara eta eman ditzatela urrats atzeraezinak.

Herritarrei dagokienez, guztiei gonbita luzatu nahi dizuegu antolatutako mobilizazioan parte hartzera. Lortu nahi duguna lortzera bidean urrats bat gehiago izango delakoan gaude.

Rugby taldeko kapitainari elkarrizketa

Apa kaxo!

Aste honetan bai, aste honetan rugbyko jolari bati egingo diogu elkarrizketa, Josu Galarraga kapitainari hain zuzen. Aurreko astean arrazoi ezberdinengatik ezin izan zuten gugana etorri baina asteazken honetan irratiko gela arroxean izango dugu.

Elkarrizketa honez gain, Eneko Iturriotz ere izango dugu telefonoaren beste aldean areto futboleko denboraldiri errepaso bat emateko. Orain aste batzuk bukatu zutenez liga honen balorazio bat eskatuko diogu.

Arrauneko denboraldia ere motorrak berotzen ari denez Mutrikun izan zen estropadaren berri emango dizuegu, gero eta gutxiago falta bata TKE eta ARC ligak hasteko.

Azkenik uretan jarraitzu Fiji aldera joango gara, Tavaruan ASPko laugarren froga puntuagarria hasi baita. Irudi ikusgarri hauek utzi dizkigu…..

Rugbya eta surfa biharko Izerditan blai saioan

Aupa kaxo!

Aurreko astean jai egin ondoren oraingoan saio bikaina prestatu dizuegu zuentzako. Biharkoan herriko taldeen emaitzak bixi bixi emango ditugu ondoren bi elkarrizketa izango baititugu.

Lehendabizi Txufo eta Z.R.T.ko lehendakaria etorriko zaizkigu lortu duten balentriaz hitz egitera. Rugbyaren historian ez baita horrelakorik lortu, ohorezko B mailara igotzea lortu dute zarautzko zekorrek, bejondeiela!

Bestetik Kortxero Zikiña ere gurekin izango dugu etzandako surfeko beste froga bat jokatu da, oraingoan Arica, Txilen izan dute zita eta bertan geratutakoaren berri emango digu. Surfarekin amaitzeko Aritz Aranbururi tarte berezi bat eskainiko diogu, ASPko gizonezkoen rankinean 24. dago oarin gutxi bukatu den Saquaremako frogan final laurdenetara iritsi baita.

Beraz badakizue gai hauen inguruan informazio gehiago nahi baduzue ez hutsik egin, asteazkenero 20.00tatik aurrera Arraio Irratian baikaude!!

Asteazken honetan ez da Izerditan blai saiorik izango

Kaixo entzule maiteok!

Konpromezu akademikoak eta bestelakoak medio asteazken honetan ez duzue Izerditan blai saiorik izango. Zuen kirol irratsaio gogokoenak huts egingo dizue nahiz eta aste honetan albiste asko izan, rugby taldearen igoera edota saskibaloiko mutilen lehen taldeak maila mantentzen duela.

Hala ere ez ahaztu aste honetan Arraio Irratiaren 7. urteurrena dela eta aspertzeko betarik ez duzuela izango. Espero dugu antolatutako ekintzetan elkar ikusiko garela.

Azkenik hemen duze Brazilen amaitu berri den txapelketako olaturik onenak, goza ezazue!!!

Rugbya, eskubaloia eta surfa Izerdtain blai saioan

Apa kaxo!

Gaurko honetarako ere saio polit bat prestatu dugu zuentzat. Herriko taldeen emaitzez gain zarauztarren balentriak goraipatuko ditugu.

Gaurkoan, beste behin Txufo izango dugu telefonoaren beste aldean rugbykoen kronika eginaz. Emaitza positiboa lortu zuten pasa den igandean aste honetako hil edo biziko partidarako.

Bestetik mutilen saskibaloi taldeak lortutako garaipen garrantzitsua azpimarratuko dugu, jardunaldi baten faltan maila mantentzeko borrokan jarraitzeko baliotsua izan baita.

Saio amairean Arraio Irratiaren 7. urteurrenaren baitan antolatu dugun pilota partidaz mintzatuko gara. Palaz eta eskuz osatuko den jaialdi honetan Jokin Argote eta Javi Oteiza omendu nahi izan ditugu, beren kirol bizitzari frontoi batean agur esateko.

Honek denborarik uzten badigu Brazilera joko dugu, hemen ASPko 3. froga, Billagon Rio Pro baitago jokuan. Barra da Tuucako hondartzan Tyler Wright, Owen Wrighten arreba izan da txapeldun emakumezkotan, gizonezkotan oraindik 2. erronda hasteko dago.

Beraz ez hutsik egin gaurko saiora, makiña bat kontuz jardungo gara ta, 20.00tatik aurrera!!
izerditan blai