Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Bihar hasiko da Izerditan blairen denboraldi berria

Apa kaxo entzule maiteak!

Hemen gara berriz ere denboraldi berria hasteko gogo biziz. Bihar izango dugu lehendabiziko saioa aspaldiko partez. Merezitako oporrak hartuta indarberriturik gatoz Naxari, Jorge eta Juanan. Gerardo edo hobe esanda Gerard, Eskozian dugu korrespontsal lanak egiten. Lehenengo kronika entzungo dugu, Redpath taldearen goraberak eta eskubaloiaren inguruko bere iritzia emanaz.

Biharko saioaren inguruan aurrera dezakegu lehendabizi udarari errepaso arin bat emango diogula, arrauna eta surfari begira batez ere. Aste honetan hasiko den Quiksilver Pro Fance txapelketari ere minutu batzuk eskeiniko dizkiogu.

Bestetik, herriko taldeak ere lanean hasi direnez hauek zer egin duten aipatuko dugu. Beste batzuk asteburu honetan izango dutenez beren lehen partidua eta hauek ere aipatuko ditugu.

Beraz badakizue, zuen kirol saio gogokoenarekin gozatzeko aukera ezin hobea bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera!!

2013-2014 Season

Bihar osteguna, 15.00tatik aurrera tourreko etaparen kontakizuna

Apa kaxo!

Hemen gara urtero bezala tourreko etapa interesgarri baten kontakizuna zuei eskaini asmoz. Gap eta Alpe d’Huezen artean izango den 172,5 kilometroko etapa zuzen zuzenean eskainiko dizuegu. Sailkapen nagusiko lehen postua ia ia erabakita dagoen arren podiuna pil pilean dago.

Xabier Usabiaga, Fermin Aramendi, Pedro Mari Goikoetxea, Perico eta enparauak entzun beharrean jarri zure irratia 15.00tatik aurrera FMko 99.3an! Internet bidez ere entzuteko modua izango duzu www.arraio.net web orrian.

PROFIL

Beti bezala aurten ere porra egiteko aukera izango duzue, adi entzun gure kontakizuna!!

Gaur bai, denboraldiari agur eta saio bereziei kaixo!

Kaixo entzule maiteok!

Festak bukatuta hemen gara berriz ere agindutako saioarekin. Gaurkoan saio berezia eta ezberdina izango dugu. Alde batetik Naxari ez da gurekin izango, baina Gerardok atzerriko hizkuntzako eskolak amaituta eta Jorge lana amaiturik gurekin izango dira. Azken honek herriko kirol taldeen errepaso zorrotza egingo du, aspaldian ez baitu bere iritzia emateko aukera… beraz adi egon!!

Honez gain udako kirol nagusia denaz, arraunaz, jardungo gara, KAE eta TKE ligan gertaturikoaz hain zuzen. Honekin lotuta hilaren amairan izango den koadrillen arteko batel txapelketaren berri emango dizuegu.

Ohi denez, surfari ere tarte bat egingo diogu, zutikakoan Hego Afrikara joko dugu, bertan MR Price Pro Ballito txapelketa baitago jokoan. Etzandako surfaren berri emateko nola ez Kortxero Zikiña izango dugu gurekin, beraz gaurkoa ere galdu ezin daitekeen saioa da.

Badakizue 20.00tatik aurrera FMko 99.3an edota www.arraio.net web orrian.
despedida

Gaur ez da Izerdtian blai saiorik izango

Apa kaxo!
Gaurkoan ez dugu prestaturik genuen saiorik egingo. Alde batetik arraunlariei entrenamendua dute eta bestetik esatari baten anginak. Beraz barkatu eragozpena entzule maite, denboraldiko azken saioa uztailean egingo dugu, Gerardo eta guzti. Ondo izan!!

Historikoak, surfa, arraunta eta triatloia gaurko Izerditan blai saioan

Apa kaxo!!
Hemen gara beste asteazken batez kirol saio bikain batekin. Gaurkoan gainera ospakizun eguna dugu, biharko egunez egin baikenuen gure lehen saio orain 7 urte, beraz, ospa dezagun!!

Honetarako saio berezi bat prestatu dugu, lehendabizi zarauzko triatloia edo aurten egin den duatloiaren berri emango dizuegu. Ondoren Fijira joko dugu gaur goizean amaitu berri den txapelketaren kronika egiteko, Kortxero Zikiñak ere Antofagastan, Chilen, gertatutakoaren berri emango digu.

Uretan jarraituz, arraun denboraldiari ere tarte gehiago eskainiko diogu, gure herriko traineruan izan diren alta eta bajak gogoratuz.

Azkenik eta aspaldiko partez pare bat historiko ekarriko ditugu gogora, tourraren ataritan gauden honetan nola ez bi txirrindulari izango ditugu izpide, batetik Fede Etxabe eta bestetik Chris Boarman. Beraz, gusto baduzue, entzun gure saioa 20.00tatik aurrera FMko 99.3an edota www.arraio.net web gunean.