Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Emaitzak, surfa eta preso eta iheslarien aldeko II. eskubaloi jardunaldia

Iepa kaixo!

Gaurko saioa kirol konpromezuengatik grabatua izan da, beraz zuzenean parte hartzea zaila izango zaizue. Honek ez du kentzen ordea saio bikain bat izango denik. Gaurkoan herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu lehendabizi.

Ondoren surfaz jardungo gara Galea lurmuturreko eta Pipelineko txapelketez gain Mundakakoa ere jokatu baita.

II. preso eta iheslarien aldeko eskubaloi jardunaldiaz arituko gara gero. Antolatzaileei elkarrizketa bat egingo diegu ekataldi honen nondik norakoak jakiteko.

Azkenik hondartzako futboleko kiniela egingo dugu, igande goizean 6. jardunaldia jokatuko baita. Ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio Irratia, 99.3FM!!
IMG-20141212-WA0007

Emaitzak, kros mistoa, surfa eta playeroak gaurko saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Asteburu luze honek makina bat kirol albiste utzi dizkigu. Alde batetik herriko talde batzuek izan duten jardunaldia errepasatuok dugu.

Ondoren bikoteka egiten den krosari egingo diogu tarte. Igande honetan 600 bikote baino gehiagok hartu zuten parte bertan nahiz eta eguraldiak askorik lagundu ez.

Surfean ere albiste interesgarriak ditugu, Hawaiien koroa hirukoitzeko bigarren froga amitzeaz gain, Pipelinen hirugarrena hasi baita.

Azkenik playeroen inguruan ere jardungo gara, hemen ere eguraldi makurra izan arren 5. jardunaldia jokatu baitzen. Badakizue 20.00tatik aurrera FMko 99.3an aurkituko gaituzue.

IMG_2195

Joane eta Mikele saskibaloi jokalariak eta Gerard Brigde biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saioan lehendabiziko aldiz saskibaloiko emakumeen taldeko bi ordezkari izango ditugu: Joane eta Mikele Mannion ahizpak. Lehena kadetea den arren helduekin aritzen da eta Mikele oraindik juniorra dugu. Aste honetan galdu arren sasoi honetan maila hobeagoa erakusten ari direla argi dago.

Honez gain, telefonoz bestalde izango dugu Gerard Brigde aspaldiko partez. Gure bihotzeko Redpath eta errugby kontuak aipatuko dizkigu. Azkenik playerotako kiniela egingo dugu berarekin batera, zuek ere anima zaiteztete!!
IMG_4692[1](1)

Iñigo Iriarte, gizonezkoen futboleko 2. entrenatzailea gaur Izerditan blaien

Iepa kaixo!

Izenburuak ongi dioen bezala gaurkoan Iñigo Iriarte elkarrizketatuko dugu. Bera gizonezkoen futbol taldeko bigarren entrenatzailea dugu eta denboraldia nola doakian azalduko digu. Honetaz gain beste taldeen emaitzen errepasoa ere egingo dugu pala ahaztu gabe.

Hawaii aldera ere joango gara nola ez. Atzo hasi zen gizonezkoen Koroa Hirukoitzeko bigarren froga Oahun eta Maui-n emakumezkoena.

Azkenik playeroen errepasoa egingo dugu, 4. jardunaldiaren emaitzak eta kinielak aztertuko ditugu. Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera Arraio irratian FMko 99.3an!

120929fut 190

Iñigo Eizagirre harrijasotzailea gaurko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo entzule maiteak!

Gaurkoan Iñigo Eizagirre harrijasotzailea izango da gurean. Asteburuan Euskadiko Harri txikien txapelketa jokatu da Aian eta bertan gertaturikoaren kronika egiteaz gain herri kirolen munduan murgilduko gara.

Honez gain, playerotako emaitzen errepasoa egingo dugu eta denbora badugu herriko taldeen emaitzena ere bai. Beraz badakizue ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera FMko 99.3a!
argazki200.php