Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Unai Eskobar triatloilaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharkoan nola ez triatloirali batek bisitatuko gaitu. Lehenago ere gela arroxa ongi ezagutzen du Unaik, denboraldi batez Txemi Galarraga bezala aritu baitzen saio honetan. Biharkoan ordea larunbatean egindako frogaren inguruan ez ezik Galizian begiz jota duen iron-manaren inguruan ere arituko gara. Aurtengo honetan ez du bete betean lehiatu Zarauzko triatloia denboraldiko helburu nagusia iron-mana egitea baitu. Honen guztiaren inguruan arituko gara berarekin beti bezala 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Tropela eta txirrindularitza kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Oihan izango da gurean, tropela atariak antolaturiko 3. tropela hondartzan antolatzen dabilenetako bat. Zarauztar hau txirrindulari zaleen artean oso ezaguna den tropela atariko sortzaileetako bat dugu. Sortu zenetik txirrindularitza froga ezberdinen porrak antolatu dituzte internet bidez, non arrakasta handia izan duen gure lurretatik kanpo ere. Garai batean ume nahiz helduek jokatzen zuten hondartzan kanika eta plastikozko txirrindularien jokoa sustatze aldera orain 3 urte martxan jarri zuten Tropela hondartzan ekimena. Igande honetan Zarauzko hondartzan egitarau berezia prestatu dute zirkuitu ezberdinak egin eta joko honekin gozatzeko. Honen inguruan ere galdegingo diogu gure gonbidatuari. Zuk ere galderarik egin nahi baduzu utzi zure iruzkina facebooken, txioa twitterren edota gerturatu Putzuzulo gaztetxera bihar 18.00tatik aurrera. Gogoratu Arraio Irratia sintonitzatuta, FMko 99.3an entzun ahalko duzula elkarrizketa osoa!

“Emakumea Surflari” programako monitore eta ikasleak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan uda sasoiari begira jarriz hondartzara joko dugu. Izenak dioen bezala emakumezkoak surfa egitera animatzeko helburuarekin sortu zen 2014ean egitasmo interesgarri hau eta honen inguruan gehiago jakingo dugu Eli Thomas eta June Torrealdai monitoreen laguntzarekin. Gainera igande honetan egingo dute aurtengo topaketa Zarauzko uretan, egun honen inguruan ere gauza gehiago jakin nahi baduzu ez hutsik egin eta sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratia, FMko 99.3an!!

Gaur ez da Izerditan blai saiorik izango

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan ez dugu saiorik egingo Arraio Irratian 11. urteurrenaren baitan biharko antolaturik dugun egun handia prestatzeko tartea hartuko dugunez datorren asterarte zain geratuko beharko duzue saio berri bat entzuteko, barkatu eragozpenak. Lerro hauen bitartez bihar 19.00tatik aurrera (puntual!!!) hasiko den kontzertura gonbidatzen zaituztegu, gogoratu ogitarteko beganoak dastatzeko aukera izango dela Putzuzulo Gaztetxean!! Animatu eta ondo pasa!!

Txirrindularitza, eskola kirola eta beste hainbat kontu gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurkoan gonbidaturik edukiko ez dugun arren gai interesgarriekin gatoz. Italiako Giroaren aitzakian honi errepaso bat egiteaz gain azken aldian hainbat lasterketetan motogidariekin gertatu dena aztertuko dugu. Jada badira itzuli handietan zer esana eman duten istripuak, hala nola Giro honetan, iazko Tourrean, baita Donostiako Klasikoan naiz Paristik Roubexerakoan ere. Honi helduta azken aldian errepideak txirrindulariek sufritzen dituzten istripu hilgarrien inguruan ere arituko gara.

Txirrindularitza albo batera utziz eskola kirolaren inguruan ere arituko gara solasean, zer da kirola, kirol kontsumoa gizartean, kirol profesionala eta amateurra… gai sakon hauen inguruan iritzia eman nahi baduzue facebook edota twiterra erabil dezakezu.

Azkenik surfeko froga baten berri ere emango dizuegu. Bihartik aurrera Biarritzeko uretan ISAk antolaturiko surf txapelketa abiatuko baita. Txapelketa hau datorren Olinpiar Jokoen harira antolatu dute Tokion kirol olinpikoa izango delako surfa.

Guzti honen berri izan nahi baduzu ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia gaur 18.00tatik aurrera FMko 99.3an!!