Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Zast Sharks-eko partaideak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Udazkena joan eta negua etorri den honetan gela arroxeko giroa berotze aldera Zast Sharkseko kideak izango dira gurean. Gipuzkoako bigarren mailan aritzen den talde honek 6 jardunaldiren ostean oraindik ez du porrotik ezagutzen, beraz beraien sekretua zein den argitzen saiatuko gara. Berix eta Joseba Sagardiak honetaz gain taldea noiz eta nola sortu zen esango digute eta Donosti Dolphinsen aurka duten pikeaz ere mintzatuko gara.

Honez gain playeroetako emaitzak ere errepasatuko ditugu, getariarrak lider jarraitzen dute gizonezkoetan eta emakumezkoetan Kupela eta Kebide kosta bat gorago daudela dirudi. Hau dena beti bezala, ostiralean 18.00tatik aurrera!!

Kirola eta adinaren arteko erlazioaz arituko gara biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan gai interesgarri bat jorratzeko asmotan gerturatuko gara gela arroxera. Sarri entzuten da “kirolari hori zaharra dago, onenak eman ditu”, baina zein da kirola eta adinaren arteko erlazioa? Behin adin batetik aurrera ezin al da goi mailako txapelketarik irabazi? Zein adin arte aritu liteke kirol profesionalean? Adinarekin lehiakortasuna galtzen al da? Galdera hauek erantzuten saiatuko gara, beti ere playeroetako kiniela egin ostean nola ez! Hau dena beti bezala bihar, ostirala 18.00tatik aurrea Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Gorka Aranberri ostiral honetan Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!!

Aste honetako saioan Kantauri itsasoko patroi handia izango dugu gela arroxean. Jakina da arraun denboraldia bukatu dela eta orain denbora gehiago dutela beste ekintza batzuk egiteko eta oraingoan guri tartetxo bat eskainiko digu Gorkak. Berarekin 2017ko denboraldia nola joan aztertuko dugu eta bide batez 2018koari begira ere jarriko gara. Entzuleon galderak ere onartuko ditugu, beraz, zerbait galdetu nahi badiozue gurekin harremanetan jarri eta guk galdetuko diogu.

Honez gain playeroen emaitzak errepasatuko ditugu, iganean izan zen jardunaldian ezusteko bat edo beste eman baizen. Hau dena beti bezala ostiralean 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Aurtengo programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan

2017-2018ko programazioa aurkeztuko dugu larunbat honetan Arraio Irratia osatzen dugun kideok. Putzuzulo Gaztetxearen urteurreneko ekitaldiarekin bat egingo dugu gainera.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara irratsaio berezia egingo dugu FM eta internet bidez eta desobedientziaren kantubirarekin ere bat egingo dugu.

Berrikuntzekin dator irratiaren programazio berria. Esaterako, aurten bi saio berri ekoitziko ditu Arraiok, Kitzika irratsaioa eta Bapateko Unibertsoa irratsaioak hain zuzen ere.

Agurrak ere izango ditugu. Kaiolatik irratsaioak esaterako, agur esan digu 11 urteren ostean. AGUR ETA OHORE KAIOLATIK. Bolloenea irratsaioak ere ez du jarraituko.

Baina programazio berriaren nondik norakoak, esan bezala, larunbatean 11:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.