Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Eskubaloiko kadete neskak eta Begoña Urbitarte biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan bi elkarrizketa eskainiko dizkizuegu. Lehendabizi eskubaloiko kadete nesken entrenatzailea eta pare bat jokalari izango dira gela arroxean pasa den astean egindako balentriaz hitz egitera. Oraindik ez baldin badakizue estatuko 3. talde onena da Ander eta Garik zuzentzen duten taldea.

Bestalde, larunbatean izango den triatloiaren harira, Begoña Urbitarte gonbidatu dugu gure estudiora. Froga hau behin baino gehiagotan egin du eta bere bizipenen berri emango digu.

Beraz badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratia, FMko 99.3an!!

Gari Uranga Enbatako entrenatzailea biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Ekaineko lehengo saioan Gari Urangak egingo digu bisita gela arroxera. Hilabete honetan haste da traineruen denboraldia eta horren inguruan arituko gara. Hortaz gain orain arte egindako lana ere aztertuko dugu, negu zein udaberrikoa. Esan gabe doa batel eta trainerillen emaitzak errepasatuko ditugula, hauek direlako traineru denboraldiaren aurrekariak.

Beraz, badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia bihar 18.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Haimar Zubeldia eta SKAPAko 4×4 futbito txapelketa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saian Haimar Zubeldia izango da gurean, igandean bere izena daraman klasikoa izango dela baliatuz gela arroxean martxa zikloturista honen inguruan arituko gara. Honetaz gain bere ibilbidearen zein erretiroaren inguruan ere jardungo gara.

Bestalde, larunbatean Sagasti plazan jokatuko 4×4 futbitoko txapelketako antolatzaileak izango ditugu gurean. Ekitaldi berri honen nondik norako gehiago ezagutuko ditugu SKAPAkoen ahotik.

Beti bezala, hau guztia entzungai izango duzue, bihar ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

Gorka Berridi eskubaloiko atezaina eta Alberto Agirre triatleta gaurko saioan

Kaixo entzule maite!

Gaurko saioan bi elkarrizketatu izango ditugu. Lehendabizi eskubaloiko atezaina den Gorka Berridik egingo digu bisita. Aurreko larunbatean beste urte betez Zarauzko taldea Ohorezko B mailan mantentzea lortu zutenez, denboraldi honen inguruan arituko gara berarekin.

Honetaz gain, saioaren bigarren zatian Alberto Agirre triatleta gaztea etorriko zaigu. Australiako esperientziaren ostean, maila bikaina erakutsi du Peñiscolan, Getarian zein Iruñako frogetan.

Beraz badakizu, bi elkarrizketa interesgarri entzuteko aukera duzu 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!


Playerotako finalak, Pagoetako mendi lasterketa eta “Zarauzko Bi Harri” frogak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan makina bat kontu ditugu zuentzako. Batetik, playeroen finaleko kronika luze zabala eskainiko dizuegu. Igandean erreportari lanetan aritu ginen eta protagonisten iritziak bildu genituen partidua amaitu bezain laster, baita iluntzean ere…
Igandean Pagoetako mendi lasterketa ere izan zen eta bertako emaitzen berri emango dizuegu. Azkenik, langileen egunean jokatu zen Zarauzko Bi Harri harri-jasotze frogaz arituko gara.

Gogoratu hau guztia bihar 18.00tatik aurrera izango duzula, Arraio Irratian FMko 99.3an!!