Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Gari Uranga eta Onintza Olaizola denboraldiko lehengo saioan

Kaixo entzule maite!

Opor luzeen ostean berriz ere gela arroxera gatoz Izerditan blaiko kideak. Ordutegi klasikora bueltatu gara, hau da, asteazkenetan 20.00tan hasiko da gure saioa zuen pintxopotea girotzeko asmoarekin. Erasmuseko txangoaren ostean Asier Aranguren ere itzuli zaigu bekario postua utzi eta nomina ofizialean sartu delarik.

Berritasun hauek aipatu ondoren jakin entzule maite arraun kontuak izango ditugula mintzagai gaurko saioan. Batetik Kontxa eta Liga irabazi dituen Onintza Olaizola, San Juaneko arraunlaria eta bestetik Gari Uranga ZAEko entrenatzailea. Biekin denboraldiak eman duenaz arituko gara eta nola ez, hurrengora begira ere jarriko gara.

Beraz badakizu, saio hau ez galtzeko, sintonizatu Arraio Irratia FMko99.3an 20.00tatik aurrera!!

Ikasurteko lehen asanblada igandean

Arraio Irratiaren ikasurte berriko lehen bilera bihar egjngk dugu, igandean, Putzuzulo Faztetxean. Bilera 19:00etatik aurrera izango da eta aurten ditugun erronka berriei buruz hitzegiteaz aparte, irratiari hauts pixkat aterako diogu. Nahi duen oro gonbidatua izango da.

Tourreko 17. etapa Gabatik zuzen-zuzenean!

Kaixo entzule maite! Aurten ere Tourreko etapa bat girotzen arituko gara Gaba tabernan. Datorren asteazkenean 15.15tatik aurrera gure hitz jarioaz gozatzeko aukera izango duzue irratitik, internetetik edota zuzen-zuzenean tabernara gerturatuta. Gogoratu beti bezala etapako irabazlea nor den asmatzeko lehiaketa egingo dugula eta berdinketen kasuan aurrez-aurre egotea hobetsiko dela. Ez hutsik egin eta etorri Gaba tabernara tourreko etaparik motzena jarraitzera!

Gaur ez da saiorik izango oporretan gaudelako

Kaixo entzule maite!!

Ba horixe bera, pasa den ostiralean egin genuen 2017-2018 denboraldiko azken saioa eta oporrak hartu ditugu datorren sasoiari indarrez ekiteko. Hala ere gure presentzia sumatuko duzue herriko kirol ekitaldi ezberdinetan, urrutira joan gabe bihar behar frontoi txikin izango gara Ekaitz 0 kilometro pala txapelketa girotzen. Zuen kirol ikuskizuna girotzeko esataririk behar izan ezkero jarri harremanetan gurekin.

Ondo izan!!

Elkartasuna eta kirola biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan elkartasuna eta kirola uztartzen dituzten ekimenak izango ditugu mintzagai. Lehendabizi Lasterbidean ekimeneko kide bat izango dugu telefonoz bestalde. Jada seigarren edizioa da Euskal Presoen aldeko lasterketa antolatzen dela eta oraingoan Ondarrun. Frogaren jatorria, nondik norakoak eta aurtengo edizioaren xehetasunen berri izango dugu.

Bestetik, Ekaitz etxeratzearen aldeko pala txapelketa mistoa ere antolatu du Sarek. Elkartasun eta kirol jardunaldi honen berri ere emango dizuegu ahalik eta jende gehiena parte-hartzera animatzeaz gain. Beraz, badakizue, sintonizatu bihar 18.00tan Arraio Irratia FMko 99.3an eta ez galdu saio bikain hau!!