Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ithaka Ukatuz

Irla sakratu miresgarria

Ze berri Ithaka zaleok?

Horrelakoetan esaten den bezala… zaharrak berri! Beste asteazken goibel bat bidaia eder batekin hobetzeko asmotan gatoz!! Aurreko astean bezala oraingo honetan ere Asia alderantz zuzenduko gara, hain zuzen ere Sri Lankara.

Lizar Azkune polibalentea izango dugu gaur gurean, 2018ko udan bi lagunen konpainian izandako esperientzia ezberdinak Arraioko uhinen bidez gurekin elkarbanatzeko asmoz.

21:30ak jotzearekin batera piztu irratia eta FMko 99.3an izango gaituzue!

Abizenik gabeko herrialdean galduta

Garai batean Birmania izandako Myanmarrek asko du bidaiariari eskaintzeko eta gaurko asteazken euritsu honetan Oier Ostolaza datorkigu azken gabon hauetan Asiako txoko eder honetan izandako esperientziak gurekin elkarbanatzera.

Gure egunerokotasunetik oso urrun dagoen  errealitate bat ezagutu nahi baduzue, Fmko 99.3an indar handiz izango gaituzue 21:30tatik aurrera!

Afrikako altxorrak ezagutzen

Beste asteazken bat zuekin bidaia itzel batez gozatzeko aukera izango dugu. Gaurkoan Cristina Pinedo izango dugu bidaiaren kontalari gisa, eta abentura edo bizimodu ezberdin batekin datorkigu geure laguna, azken hilabeteetan Senegalen ONG batekin kolaboratzeko plazerra izan baitu.

Herrialdeko egoera, bertan egindako laguntza jarduerak eta hango eguneroko bizimodua aztertzeaz gain, toki bereziak ezagutzeko parada ere ez dugu alperrik galduko.

Beti bezela 21:30etatik aurrera Willy Fog eta Jack Cousteau zuen zain izango gaituzue Fmko 99.3an!

Urte berri, asmo berri; gurean bidaia ikaragarri!

2019ari ongi etorri emateko izugarrizko irratsaioa ate joka daukagu entzule maiteak! Emozioak larruazaletik sabeleraino mugiaraziko dizkigu Axi Iribarren kontakizunak.

Gaurko gonbidatuak Bolivia bezalako herrialde berezi eta ez hain ezagun bat destolestuko digu, bertan daraman urte eta erdian izandako bizipenak aurkeztuz. Gabonetan etxekoen berotara gerturatzearen ondorioz izango dugu artista honen istorioa ezagutzeko aukera. Txoko ederrak aurkezteaz gain herrialdearen egoera errepasatzeko ere aprobetxatuko dugu.

Beraz badakizue, 21:30tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!

Urtea amaitzeko Inkei bisitatxoa

Ate joka ditugu gabonak eta bere topiko guztietatik aldendu nahian, hegazkina hartu eta Peru aldera joango gara. Gaurkoan nahiko zalaparta izango dugu gela arroxean, hiru gonbidatu izango baititugu gurean: Amaia Arruabarrena, Leire Lekuberri eta Sara Garin.

Leire, Txilen ikasketen ondorioz egindako egonaldia aprobetxatuz, kuadrilakoekin Perun elkartu zen bidaia eder batez gozatzeko asmotan. Abenturaz eta algaraz jositako bidaia hau galtzeko beta izango al duzu?

Gaueko 21:30tatik aurrera zuekin egongo gara Fmko 99.3an edo arraio.eus-en!