Category: Ithaka Ukatuz


Gaurkoan irratsaio berri baten aurkezpenarekin gatoz, adi egon eta ez galdu aukera munduan barrena bidaiatzeko. Asteazkenero gela arroxeko giro epela zuen etxetara bidaltzen saiatuko gara Arraioko uhinen bitartez.

Horretarako gonbidatu ezberdinek euren istorio eta esperientziak ahalik eta modu goxoenean azalduko dizkigute. Gaurkoan Iñigo Belartietaren bixita izango dugu gurean; azken 5 urtetan Nikaraguan izandako esperientziak azalduz eta bide batez gaur egun herrialdeak bizi duen egoera korapilotsua esplikatuz.

21:30tatik aurrera zuekin elkartuko garelakoan, izan huntsa!

Arraio Irratiaren 13. denboraldikobprogramazioa prest dugu eta nobedade askorekin gatoz gainera!!

Aurreko denboraldiko BAPATEKO UNIBERTSOA, ZARATAZARAUTZ, IZERDITAN BLAI, ATALKA ETA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA irratsaioaz gain, saio berriak edukiko ditugu gurean:

GALDE DEBALDE: astelehenero, 21:30etik aurrera. “Lagunen arteko eztabaida klasiko, ez hain klasiko eta surrealistak”. “Iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzera gatoz”.

KOSTA KASTA: hileko azken asteazkenean, 19:00etatik aurrera. “Ikastolako ikasleek grabaturiko irratsaioa, beraien kezka, galdera eta gai ezberdinen inguruan”.

ITHAKA UKATUZ: asteazkenero, 21:30etik aurrera. “Munduan barrena bidaiatzeko parada ezin hobea izango dugu, modu didaktiko batean ezagutzeko ditugun txoko eta bazter berezien istorio, ezkutaleku, usain eta soinuak begiztatuz”. Saioa azaroaren 7an hasiko da.

HANKAK LURREAN ostegunero, 19:30etik aurrera. “Lurraren gaineko irratsaioa, gure elikagaiak, ohiturak eta paisaiak, alternatibak eta sendagaiak”. Azaroaren 22an hasiko da irratsaioa.

Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]