Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Emariak bilduma: emakumeak historian egin dituzten ekarpenak

Ikasturteko zazpigarren saioa, Maiatzaren lehenaren egunarekin hasi dugu, Euskal Herriko Bilgune Feministak erdigunean jarri nahi izan dituzten etxeko emakume* langileak ere gurera ekarrita. Tupust! kolektibo feminista sortu berria ere ekarri dugu gela arroxera.

Hilabeteko emakume protagonistak, berriz, telefonoz bestalde izan ditugu; Kalaka kooperatibako Ilazki eta Nerea, hain zuzen ere. Beraiek egiten duten lana azaltzeaz gain, aurten argitara atera duten Emariak bildumaz aritu zaizkigu hizketan. Bertan, Emakumeek Historian zehar egin dituzten ekarpenen bilduma egin dute. Benetan lan interesgarria!!!

Nymeria, bere aldetik, gaurkoan, puri-purian dugun “Tronuen Jokoa” edo “Tronuen Dema”z aritu zaigu. Betiere, emakumeen protagonismoa hizpide hartuta.

Hilabeteko hitza ere presente izan dugu; momentuan inprobisatu eta hitz “berri” bat sortu dugu: Tentapantxika, emakume zirikatzailea. Tentapatxiku zen jatorriz hitza, baina gaur egunera egokitutakoa den batera aldaera egin dugu, :D.

Derlan eta Zine forum feminista gaurko Zinema Itsuan

Apirilari ongi etorria emango diogu Zinema Itsuan. Eta gaurkoan Zarautzen bertan geratuko gara, Iker Itsasorekin ostiral honetan Modelon estreinatuko den “Derlan” dokumentalari buruz solastuz. Baina ez da gela arroxeko gonbidatu bakarra izango. Martxoaren 8ko grebaren indarrak baliatuz, Zarauzko koordinadorak zine forum feminista jarri zuen martxa. Honi buruz Olatz Azkuerekin hitz egingo dugu.

Ez galdu gaurko saioa, 21:00etatik aurrera FMko 99.3an!!