Ikasturteko zazpigarren saioa, Maiatzaren lehenaren egunarekin hasi dugu, Euskal Herriko Bilgune Feministak erdigunean jarri nahi izan dituzten etxeko emakume* langileak ere gurera ekarrita. Tupust! kolektibo feminista sortu berria ere ekarri dugu gela arroxera.

Hilabeteko emakume protagonistak, berriz, telefonoz bestalde izan ditugu; Kalaka kooperatibako Ilazki eta Nerea, hain zuzen ere. Beraiek egiten duten lana azaltzeaz gain, aurten argitara atera duten Emariak bildumaz aritu zaizkigu hizketan. Bertan, Emakumeek Historian zehar egin dituzten ekarpenen bilduma egin dute. Benetan lan interesgarria!!!

Nymeria, bere aldetik, gaurkoan, puri-purian dugun “Tronuen Jokoa” edo “Tronuen Dema”z aritu zaigu. Betiere, emakumeen protagonismoa hizpide hartuta.

Hilabeteko hitza ere presente izan dugu; momentuan inprobisatu eta hitz “berri” bat sortu dugu: Tentapantxika, emakume zirikatzailea. Tentapatxiku zen jatorriz hitza, baina gaur egunera egokitutakoa den batera aldaera egin dugu, :D.

« »