Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Arraiokideen film kuttunak gaurko Zinema Itsuan!

Denboraldiko azken Zinema Itsua da gaurkoa. Marlene eta Louise elkarrekin udako atsedenaldiaren aurretik. Arraiokideen laguntzaz egindako saioa prestatu dugu. Izan ere,  bi galderei erantzuteko eskatu diegu gure irratikideei:

  • Zein da zure txikitako film kuttuna?
  • Azken aldian ikusi duzun film aipagarri bat aukeratu.

 

Bildutako erantzunekin saio anitz eta kurioso bat osatu dugu, gaur egungo filmak edota guztiontzako klasikoak direnak elkartuz. Haurtzarora bidaiatzeko aukera izango dugu ahaztezinak diren abestien laguntzaz.

Beraz ez galdu, 21:00etatik aurrera FMko 99.3an izango gaituzue!!

Atalkariak

Ikasturteko zortzigarren eta azken saioa izan dugu maiatzaren 30 honetan. Eta emakume protagonistak arraio kide diren atalkariak izan ditugu. Beraien iritzia eskatu diegu Arraion eta beraien irratsaioetan parte hartzearen inguruan.

Nymeria berriz ere “Tronuen Dema”z aritu zaigu. Baina entzuleen iritziak ekarri dizkigu oraingoan; zehazki, telesaileko emakumeen inguruan.

Eta saioarekin amaitzeko, hilabeteko hitza ekarri dugu gurera: pututsa, baldarra, traketsa.

Amaitzeko, eskerrak eman gela arroxeko gure katramila eta anabasa honetan jarraitzen egon zareten guztioi.

Bargastak uhinetan!

Arkamurkak badu bihotz zinezalerik

Arkamurka natur taldeak 50 urte bete ditu aurten eta taxuz ospatzen ari da. Urteroko egitarauaz gain, dokumental ziklo bat ere jarri zuen abian eta horretaz hitz egingo dugu Asier Aldalur eta Aitor Leizarekin. Ziklo horren barruan ikusitako filmez gain, tratatu diren gaiez ere arituko gara.

Ospakizuna ez da amaitu, ordea, eta maiatzaren azken astean ikusi ahal izango dugun Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako Lurraren bidean dokumentala ere izango dugu hizpide; horretarako, egileekin jardungo dugu.

Gaurkoan, hortaz, natura eta zinema uztartuko ditugu. Ez galdu Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, FM 99.3an.