Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Oporraldiaren osteko ATALKA saioak

Konturatzerako, duela aste batzuk hartutako oporraldia luzatu egin zaigu arraio.net-en….

Eguneratzeko, atzeratutako saioen berri ondoren:

Aurreko astean, PAGADI zalditegiko Unai Lazkano izan genuen Atalkan. Zaldiak izan genituen hizpide, elkarrizketa txit interesgarrian.

Eta aurreko-aurreko astean berriz, Josune Gastañares eta Oiartz Eizagirre izan genituen gonbidatu. Labi eta Xaporraren bikotekideak ditugu emakumeok, eta prozesu guztia nolakoa izan den eta nola bizi izan duten kontatu ziguten.

Saio hauek entzuteko aukera izan ez zenutenok, podcastean dituzue zain. On egin!

SUKALDARITZA EKOLOGIKOA GOIABEkoen ESKUTIK

Kaizo arraiozale!

Ostegun honetan, Goiabe jatetxe ekologikoko kidetariko bat izango dugu Atalkan eta sukaldaritza ekologikoaren inguruan arituko gara euren jardunaz hitz egingo dugularik.

Jatxetxe zerbitzuaz gain, ogi ekologikoa eta bestelako elikagai eta produktuak egin eta saldu ere egiten dituzte Goiabekoek.

Ostegunean beraz, 22’00etatik 23’00 elikadura eta “filosofia” ekologikoa gurean.

On egin!

Munstroa eta munstroaren sortzailea Atalkan

Kaixo Arraiozale!

 

Gaztetxean bertan ikusteko eta gozatzeko aukera izan genuen Atalkariok Urki Muguruza eta                 Mikel Erguin Zarauztarren “Muntroa” obra. Zuotako askok ere ikusiko zenuten emanaldiak                ematen hasi zirenetik batera eta bestera dabilen antzezlana. Aldeko kritikak jasoaz bestalde.

 

Ostegun honetan, Atalkan,  Munstroa beste ertz batetik ezagutzeko aukera izango dugu.                    Obraren sortzaile, zuzendari eta akotre den Urki bera izango baitugu gurekin.

Beraz, ikusia duzuenok nahiz ez duzuenok, gonbidatuak zaudete ostegeunean 22’00etatik           23’00etara ATALKAra, ordurarte!

Atalka fresko-fresko dator!

Kaixo arraiozale!

KutiXiak… oh Kutixiak! Zer litzake gizakia gutiziarik gabe????


Aste honetan, Zarauzko KUTIXI izozkitegiko Mikel eta Jean Pierre izango ditugu Atalkan. (Udara ematen duen egun hauetan, zer aproposagorik izozkiez hitz egitea baino?).

22’00etatik aurrera, mundu honetan nola murgildu ziren, zertan datzan, orainarteko esperientzia eta izozkigintza artisauaren sekretu guztiez hitz egingo digute Kutixikoek.

Probatu nahi???