Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

ZinemaItsua: Donostiako Zinemaldian

Arratsaldeon guztioi!
Gaurko saioan irailaren 20tik 28ra Donostian izan zen Zinemaldian bizi genuen esperientziari buruz arituko gara. Aurtengo pelikula sarituak aurkeztuko dizkizuegu eta bertako momentu kuriosoei buruz hitz egingo dugu.
Honez gain, saioaren amaieran gonbidatuak izango ditugu Putzuzulo Gaztetxean hasiko den proiektu berri bati buruz hitz egiteko.

Beraz, gaurkoan ere FM-ko 99.3an nahi zaituztegu…sorpresak izango ditugu eta!!

Thelma & Louise

Pelo_malo-707769586-large

Zinema Itsua ZINEMALDIAN

Gabon guztioi!
Hilabeteko etenaldiaren ondoren hemen da berriz ere Zinema Itsua. Gaurkoan ospakizun eguna da, Donostiako Zinemaldiko prentsa akreditazioak gurekin baititugu. Eta hau ospatzeko zinemaldiari errepaso bat emango diogu, honen nondik norakoak zuei azalduz. Hau guztia Arraio Irratian, FMko 99.3an gaueko 21:30tik aurrera.

P1140074

Thelma & Louise

Zinema Itsua_ 7.saioa

Kaixo!

Uztailan Arraio Irratia erdi oporretan dagoen arren gaurkoan Zinema Itsuaren saio berri bat izango duzue entzungai gaueko 21:30tatik aurrera.
Batzuentzat opor garaia dela eta, saio ezberdin bat proposatzen dizuegu. Gaur Paris, hiri aski ezaguna, filme desberdinen bidez ezagutuko dugu.
Honez gain Artelekun izan diren Arte Feministaren inguruko jardunaldiez arituko gara.

Hor izango zaretelakoan… à bientôt!!

Thelma & Louise