Gaurko saioan, martxo moreaz hitz egin dugu sare feministako kide diren Kris eta Marijerekin. Aurten, diseinatzen urteak daramatzaten proiektua, Emakume etxea, aldarrikatu eta jakinarazi nahi dute.
Ostegun honetako Zinema Itsuan Beti bezperako koplak laburmetrai kolektiboaz hitz egitera etorriko zaizkigu Arrate López Apellániz eta Oihana Leunda atalkari ohia.
Animaziozko lana honek Maialen Luanbiok indarkeria matxistari idatzitako koplak ditu ardatz eta nazioarteko hainbat film jaialditan izan da.
Badakigu urtea aspaldi hasi zela, baina urteko lehenengo saioa gaur egingo dugunez, urte berri ooooon!!! Oraingoan, urtarrileko efemerideak eta Tina Modottiren bizitza izango ditugu hizpide. Emakume hori nor izan zen jakin nahi baduzue, beraz, sintonizatu 99. 3 FM 21:00etatik aurrera.
Tina Modotti
Baina ez da hori dena! Izerditan blai saioari aurre hartu diogu eta futbolari buruz hitz egingo dugu guk ere! Zarauzko emakumeak futbolean nola hasi ziren jakingo dugu Agurtzane Loiolaren eskutik, eta plaieroetatik ere bueltatxoa egingo dugu.