Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Aktoreen lan-arazoez hitz egingo dugu gaurko Zinema Itsuan

Pelikulak ikusten ditugu amesteko, negar egiteko, ondo pasatzeko, munduaz ahazteko… Eta onak badira, helburuak lortzen dituzte, lortzen dute gu istorioan sartzea, gu beste pertsonaia bat izatea.

Magia horren atzean, ordea, lana dago, lan ikaragarria. Eta langileak estresa izan dezakeen bezala, edo nekea, aktoreek ere berdin (aktoreek diogu, horien lanak izango baititugu hizpide).

Magia horren ondorioz, zenbait aktore pertsonaia bihurtu dira eurak nor ziren ahazteraino.

Gaurkoan, egindako lanek aktoreengan izandako ondorio psikologikoez hitz egingo dugu. Gure asmoa zinemagintzaren xarma alboratu eta lan-arazoez hitz egitea da.

 

Ez galdu bihar, 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua, 99.3 FMn.

Urteurrenaren arira Elektro Swing-a Gorkeyan

Gaurkoan Elektro Swingari emango diogu parada.

Kontutan izan da Maiatzaren 26an egingo dugun Balkan Circus Festen

egongo den estiloetako bat izango dela, gure uhinetara ekartzea erabaki degu.

Swingaren sorreraz gain Caravan Palace eta Koban taldeak izango ditugu mintza eta entzungai.

Zuen gustokoa izango delakoan, hurrengo larunbaterako gonbidapena ere luzatzen dizuegu.

Ez da derrigorrezkoa baina bai gomendagarria mozorratuta etortzea.

ESAN DOZENKI!!

Gaurko Anabasan Literaturia!

Gaurko Anabasan Literaturia izan dugu mintzagai. Ana Galarraga antolatzaile taldeko kideak hainbat xehetasun  eman dizkigu; hala nola, zein emanaldi izango diren, non egingo diren eta nortzuk parte hartuko duten. ‘Aingura’ da aurtengo leloa, haren inguruko kontuak ere ekarri dizkigu gela arroxara.

Horrez gain, agendaren errepasoa (ejem, ejem…) egin dugu.

 

 

Hemen aurtengo spota!

Zinema Itsuan badugu zer ospatu!

Maiatza iritsi da dagoeneko, eta hilabete berezia da hau Arraio irratiarentzat.  Aurtengoan 12 urte betetzen ditugu uhin libreetan. Arraioren urteurrena hizpide, ospakizunetan oinarritu gara Zinema Itsua berri honetan.

Film ezberdinak ekarriko ditugu gela arroxara, baina guztiek dute zerbait amankomunean; ospakizunen bat. Hauen inguruan hitz egingo dugu soinu banden konpainiaz beti bezala.

Ez galdu, ostegunean, 21:00etatik aurrera, FMko 99.3an

ZORIONAK ARRAIO IRRATIA ETA ARRAIOKIDE GUZTIEI!

ESAN DOZENKI!

Polimaitasuna Kitzikan

Biharko irratsaioan, polimaitasuna izango dugu protagonista nagusia. Zer esan nahi du kontzeptu horrek? Zertan datza? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko gara.

Mugimendua sortzen duen gaia denez, musika balkanikoa izango dugu kide; beraz, prest egon gorputza astintzeko!

Polihiztegia, artekatean poligomendio bat… Eta onena amaieran izaten denez, Ekhineren olerki bat ekarriko dugu Kitzikara.

Entzun eta Kitzikatu! Bihar, 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn!