Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Desobedientzia eta gehiago, Anna Gabrielekin

Kaixo lagunok!

Aste honetan ere irratsaio indartsuarekin gatoz. Hasteko, Gasteizen egindako desobedientziaren inguruko jardunaldien hariari helduko diogu, hango antolatzaile batekin hitz eginda. Gugandik, gaurdanik, desobedituz eraiki izenburupean, desobedientziak instituzioetan dituen aukerei eta Euskal Herrian izaten ari diren praktikei buruz aritu dira.

Besteak beste, Anna Gabriel Sabate CUPeko diputatuak hartu du parte jardunaldietan. Saioaren bigarren zatian harekin elkarrizketa bat egiteko aukera izango dugu, Herrialde Katalanetako errealitateaz, desobedientziaz…

Ez galdu! Igandero Arraio Irratian, 21:00etatik aurrera! FM 99.3!

2457_39_0113177576_1039847872759843_5983572144450961314_n-595x841

Koop57 eta Fiare

Kaixo!

Gaurkoan ere bete-bete datorkigu Ahuntza! Ekonomia sozial eraldatzailearen bideak ezagutuko ditugu, bi proiekturen bidez. Horretarako, Koop57ko Gorka Julio eta Fiare banku etikoko Beñat Irasuegi izango ditugu gurekin. Azkenaldian buru belarri ari dira era honetako proiektuetan.

Asteari ere emango diogu errepasoa, beti bezala. Eta ez ahaztu, irratiaren 10. urteurrena ere gainean dugula! Aupa Arraio, redio!

Badakizue, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM E99.3!

irasuegiJulio

 

Arraio Irratiak 10 urte!!!!

Maiatzaren 20an Arraio Irratiak 10 urte beteko ditu, bai, 10 urte!!!!!! Eta hau dena ospatzeko ekitaldi sorta ederra antolatu dugu maiatza osorako.

urteurrena 2016

Maiatxak 13, ostirala. Kontzertu akustikoa Ekiza eta Kehsala taldearen eskutik Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta 5 euro izango da sarrera.

ekizakhesala


Maiatzak 14 larunbata. Irratsaio berezia herriko gune ezberdinetatik.
Goizeko 10:30etatik aurrera herriko txoko ezberdinetan egongo gara saio berezia egiten. Azken Portu, San Pelaio, Vistalegre, Santa Marina eta Zelai Ondon izango gara gure estudio ibiltariarekin.

irrati mobila

Maiatxak 19 osteguna. Hitzaldia. Jacue Pascual soziologoa edukiko dugu “Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria” libururuaren inguruan hizketan. Hitzaldia 19:00etan izango da Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 28. EGUN HANDIYA!!!!. Larunbatean ederki ospatuko ditugu Arraioren 20 urteak. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dugu Putzuzulon, eta bertan, gure entzuleez aparte, irratian 10 urte hauetan ibili den jendea gonbidatu nahi dugu. Sarrerak, Arrano, Eguzki eta Maukan dituzue salgai.

Bazkalostean, txarangarekin kalera joango gara. Eta gauean, 22:30etan Zarauzko Blue Beans eta Skasti taldeak edukiko ditugu. Gaua amaitzeko berriz, DJ Kepoi izango dugu musika jartzen


Sahara ASKE

Igande hontan, Apirilak 24, Sahara izango dugu hizpide. Beste behin ere.

Lehenengo orduerdian Saharautz elkarteko kidea den Asier izango dugu gela arroxean zuzen zuzenean.

Eta ostean, tfnoaren beste aldetik, Hassanna Aalia ekintzaile saharauiarra izanen dugu.

Hau dena, igandean 21’etatik aurrera, 99.3an. Ez galduuuu

hassanna

Alternatibak plazara eta presoak etxera

Kaixo!

Gaur ere saio interesgarria izango dugu Ahuntzaren Gaurdiko Eztulan. Hasteko, larunbatean Oiartzunen egindako Alternatiben Oihartzuna egunaren harira, elkarrizketa egingo dugu bertako kide batekin.

Gainera, gaur Bilbon izandako manifestazio jendetsua ere izango dugu hizpide. Preso eta iheslari ohiek deituta, Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera leloa aldarri, babesa eman diote errepresaliatuen etxeratze bideari.

Beste hainbat kontu ere izango ditug, maiatzaren 1ari begira jarrita, besteak beste.

Badakizue, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!AO.kartela