Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ustelkeria txapeldun

Kaixo ahuntzaleok!

Igande honetan ere saio mamitsuarekin gatoz. Putzuzulo Amets Fabrikaren urteurrenean  gurera datorren aitzakian, Ahoztar Zelaieta kazetaria izango dugu gurekin igande honetan. “Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztuko digu gaztetxean, eta horri buruz, eta argitaratu berri duen “Los papeles de Panamá, nexos con Euskal Herria” lanaz ere jardungo gara harekin.

Beti lez, igandean 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!!!

kutxabank-741x1024

Presoak SOS

Kaixo!

Gaurkoan ere elkarrizketa interesgarriekin dator Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Hasteko, Susa argitaletxearen Lisipe bildumako lehen lanaren berri izango dugu, egileetako batekin. Borroka armatua eta kartzelak liburuaz arituko zaigu Oihana Etxebarrieta. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen egoeraz arituko gara ondoren, atzo Donostian egindako manifestazio jendetsuaren harira: Ibon Iparragirre presoaren anaia Gotzonekin hitz egingo dugu. Bukatzeko, Errauskailuaren Aurkako Mugimenduak egindako protestaren berri izango dugu, bertako kide Julenekin.

Beti bezala, Arraio Irratian, igandero 21:00etatik aurrera! FM 99.3! sare

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa prest dugu

Arraio Irratiaren 11. denboraldiko programazioa prest eta entzungai dugu iada. Gure irratsaioei dagokienez, aurreko denboraldiko berberak jarraituko dugu astero zuen belarriak astintzen. Hala ere, aldaketaren bat ere badugu. Esanguratsuena, Izerditan Blai astelehen arratsaldetan izango dela da, 18:00etatik aurrera.

Programazioa-2016-2

Gainontzean, Kaiolatik, Ahuntzaren Gauerdiko eztula eta ZarataZarautz saioak ordutegi berbera edukiko dute. Atalka saioa ere ostegunetan izango da gaueko 21:00etatik aurrera, Zinema Itsua saioa izan ezik, 21:30etan egingo dutela.

Bestalde eta urtean zehar, irratsaio bereziak egingo ditugula gogorarazi nahi dizuegu.

Eta asteko programazioa betetzeko, Arrosa Sareko saioak ere entzungai edukiko ditugu nola ez. Goizetan, Info 7 irratiko Kalegorrian eta Hala Bedi irratiko Suelta La Olla irratsaio klasikoak bueltan etorriko dira. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera eta egunero, Zebrabidea magazinea ere gurean egongo da.

Eta arratsaldetan, Hala Bediko ADesalambrar eta Bertxoko irratsaioez gain, Irulegi Irratiko Adi, Radio Kulturako Kultur Kuboa eta KKinzonako Gogodromoa irratsaioak izango dituzue entzungai gurean.

Gogoratu FMko 99.3a sintonizatzea, Zarautz, Aia, Getaria edo inguruetan bazaudete!!!!

Kolonbiako bake prozesua

Igande hontan, Urriak 9, Kolonbiara joko dugu, “Presente y futuro de Colombia en tiempos de esperanza” liburuaren egilea den Jorge Freytter errefusiatu politiko kolonbiarra bidelagun izango dugularik. Lehengo astean buruturiko galdeketa eta etorkizunaz arituko gara.

Bestetik, Euskal Herrira iritsi eta bost urtera, Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo babesa aitortu dio Hassanna Aalia aktibista sahararrari eta berarekin izango gara 22’ak ingruan.

Eta irratsaioa hasteko, atzo “Ipurdi” plazan burutu zen Ekonomia alternatibo eta solidarioen azoka izango dugu hizpide bertan izandako 2 antolatzaleekin batera.

Hau dena, 21’etatik aurrera… Adiorik ez!

colombia