Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2016

Gorka Beato gaurko Kaiolatik saioan!!!

Kaixo lagunok!!!!! Ostiralero lez doinu elektronikoek Arraioko gela arroxa bustiko dute!!! Oraingo honetan Eibarretik etorriko zaigu protagonista,  Gorka Beato dj eta sortzaile ederra!!!  Txikia zelarik, bere aitak kalean billatutako cassete poltsa batean Pet shop boys, Joy Division edota New Order bezalako taldeen doinuak bilatu zituen, eta hauek erritmo elektronikoetara bideratu zuten. 20 urterekin bere lehen platerak eskuratu zituen, eta Eibarreko giro elektronikoko tabernatan pintxatzen hasi zen, Tas tas, Bost eta Ryder alajaina. Aurrerago Lurpe tabernan aritu zen, eta gaur egun Hirurok tabernan aritzen da. Honetaz gain, Artmosphere eta Ondargain Beach Fest bezalako ekitaldien antolatzailea da, ez da geldi egoteko mutilla beraz. Housea, discoa eta technoa eskaintzen ditu, beren alde melodikoenetik ulertuta. Gaurkoan bera ezagutu, elkarrizketa atsegin bat izan eta bere sorkuntzak entzungo ditugu!! Non?? Arraio Irratiko Kaiolatik saioan!!! UP THE KAIOLS BETI!!!!!!

14872520_1053033281479782_454442088_n

Surfa eta plaieroak mintzagai biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen partiden egutegia aipatzeaz gain bi gai nagusi izango ditugu hizketa gai. Ostiral honetan surfari garrantzi berezia eskainiko diogu jada jakin badakigulako zeintzuk diren aurtengo txapeldunak. Emakumezkoetan Tyler Wright australiarra gailendu da eta gizonezkoetan John John Florence hawaiiarrak bere ametsa gauzatu du Portugalen irabazi ostean.

Onez gain hondartzako futbola edo playeroak tarte berezia izango dute geurean. Kirol honetan aritzen direnekin 3. jardunaldiko kiniela egingo dugu, anima zaitez zeu ere!!

Hau dena beti bezala Arraio Irratian izango duzu entzungai, FMko 99.3an, ostiralean 18.00tatik aurrera!!

1017_its_moore

Pena handiz, baina datorren saioan hitz egingo dugu gaztetxeaz Bolloenean

Saioa prest genuen, baina azken orduko arazoak medio, bertan behera utziko dugu gaurkoz. Barkatu eragozpenak.

Ohiko moduan emango diogu hasiera ikasturteari; efemerideak eta emakume azpimarragarriak izango ditugu hizpide lehenik. Ondoren, ordea, Putzuzuloren zenbatgarren??? … 11. urteurren kontaezina aitzakia hartuta, bertatik igaro garen eta, oraindik ere, bertan ibiltzen garen Umeboxi, Marlene eta Maddik tertuliatxoa egingo dugu gure bizipenen inguruan.

 

gaztetxeaI

Ez galdu gaur, Bolloenea, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian.

 

Xanti Ubera kayak surflaria bihar gure saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean kale egin eta gero bihar saio bikain bat eskaintzeko asmoz gatoz Patxi Magic, Gerarda eta Junan. Playerotako emaitzen errepasoa egiteaz gain igandean izan zen Gipuzkoako Kayak Surf txapelketan parte hartu zuen Xanti Ubera izango dugu gurean. Berari egingo diogun elkarrizketan kirol honen nondik norakoak gehiago ezagutzeko eta txapelketan gertaturikoaren berri emateko baliatuko dugu.

Ohikoa den bezala ezin ahaztuko ditugu gure herriko talde nagusien partidak, arreta berezia eskainiko diegu etxeko partiduei zuek bertara gerturatzeko asmoz. Hau dena gogoratu, bihar ostirala, 18.00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3FM!!

Xanti Ubera

Zinema Itsua bueltan da!!!

Uda ostean pilak karga karga eginda gatoz eta gela arroxa berriz ere zapaltzeko gogoz.

Zumaian Games of thrones telesailak piztu duen iskanbilaz baliatuko gara denboraldi berriari hasiera emateko. Telebista hizpide, zer esana ematen ari diren telesailen inguruan hitz egingo dugu saio berri honetan. Beti ere, soinu banden doinuekin batera.

Zinema Itsua - Telesailak

 

EZ GALDU, OSTEGUNEAN 21:30etatik AURRERA, 99.3ko FMan.