Gaurkoan Oier Gomez izango dugu hizpide Oiertxo SOS plataformako kide baten bitartez.
22 preso ditugu larriki preso direnak eta tartean Oiertxo. Berriki 6 hilabeteko bizi itzaropena iragarri diote. Guzti honen aurrean hainbat ekimen egin dira eta izango dira.
Guzti honen inguruan arituko gara.
Bestetik, Maiatzak 7ko galdeketa ere izango dugu mintzagai eta Zarahitzeko 2 kide izanen ditugu bertan, gela arroxean.
IJaunaren txoko internazionalista ere ez da faltako.
Hau dena eta Frantziako hauteskundeen emaitzak… 21’etatik aurrera…
Apunta ezazue Maiatzaren 27ko data, potente dator eta. Arraio Irratiaren 11 urteko ibilbidea Maiatzaren 20 batean hasi zen baina 27an ospatuko dugu aurtengoan, beste ekitaldi batzuk tarteko direla. Esan bezala Maiatzaren 20 batean, OK Korral taldeak eman zuen kontzertuan ateratako diruarekin lehen emisorea erosi eta FM-z emititzen hasi ginen, 99.3an. Hasiera bikaina Irrati Librearentzat. Bertan, Lou Olangua eduki genuen, OK Korraleko abeslaria. Arraioren 8. urteurrenean, Putzuzulon bertan omenaldia egin genion, lagun artean, bera joan zitzaigun eta.
Oraingoan, Xabier Laskibar “Tximas”-i tokatzen zaio. Lehen esandako OK Korralen kontzertu horretan bateria jo zuen. Orain, eta beste behin ere, lagun artean gogoratuko dugu rock eta blues doinuekin, Lourekin egin genuen bezala. Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons… eta bai, OK Korral ere bertan izango dira omenaldian.
Sorpresa gehiago ere prestatuak ditugu egun horretarako, baina 27ra arte denbora dugu oraindik. Oraingoz, aspaldian gordetako bideo txiki batekin utziko zaituztegu. Las Lagartas taldearen abesti batzuekin, Lou buru dela. Esan bezala, Maiatzaren 27an sorpresa gehiago izango dira…
Gaurkoan ZAD (Zona a defender) izango dugu hizpide. Nantes inguruan aurkitzen den lur sail okupatua.
Urteak dira aereoportu bat eraiki nahian daudela, projektu honek dituen ondorio guztiekin.
Bertako jendarteak ez du beharrezko ikusten eta projektu honen aurka lur saila hau okupatu eta bizitza sortzen ari dira. Kontu guzti hauen inguruan solastuko gara Hartzea (Euslkal herria zuzenean) lagunarekin.
Eta noski, atzoko eguna ere solasgai izanen dugu. Historikoa bezain berria.
Armagabetze prozesu berri baten aurrean aurkitu gara, ezinbestean. Herritik Gobernu ezberdinak mugitu arazteraino.
Hau dena eta beste hainbat kontu… 21’etatik aurrera
Hemen gara beste igande batez Arraio Irratiko uhinetan. Gaurkoan Pasaiako sarraskia hartuko dugu hizpide. 1984ko martxoaren 22an Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen Espainiako Poliziak Pasaiako badian: Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak, eta Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Isidro Izura Pelu iruindarrak. Joseba Merino donostiarra —segadatik bizirik atera zen kide bakarra— eta Rosa Jimeno oriotarra atxilotu zituzten.
Kasua gogora ekarri, eta hura argitzeko ematen ari diren pausoen berri izango dugu. Kurdistango Newroz eguna eta euskal brigadista baten atxiloketaz ere arituko gara, besteak beste. Horiek eta kontu gehiago, noski, beti bezala, 21:00etatik aurrera FM 99.3an!
A! Eta gogoratu! Ahuntzaren Gauerdiko Eztulako kamiseta dotoreak ditugu parte hartzen duzuenontzat, beraz, deitu telefonora lotsarik gabe: 943 86 81 83.
3 urte eta gero, Burgosko Gamonal auzora hurbilduko gara hainbat auzotarrek pairatu beharko duten epaiketaz aritzeko.
Auzo honek eman zuen erakustaldia gogoratu eta gaur egungo egoeraz mintzatuko gara bertako lagun batekin.
Bestetik, hemendik 2 astera burutuko den ekimen bat izango dugu hizpide.
Añorgako Firestone fabrika okupatuan antolazen ari diren Tattoo Circus jardunaldiaz jardungo gara aurrelanetan dabilen Andoni Biainekin.
Hau dena eta gehiago… 21etatik aurrera.