Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa Venezuelari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, abenduak 10, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista izan da gure uhin askeetan. Venezuelatik etorri berria da eta herrialde bolibartarrean burutu den erreferendum bati buruz aritu gara luze eta zabal. Galdeketa honen atzean dauden gakoak aztertu ditugu eta etorkizunera begira ere jarri gara, batez ere kontinente mailan egon daitezkeen ondorioak kontuan hartzekoan izan daitezkeelako.

Entzun ezazue!

Ahoztarren itzulera eta azaroan 25eko ekitaldia

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroak 26, gure kolabotatzaile izarraren itzulera izan dugu, Ahoztar Zelaietarena! Berarekin,  El Salto aldizkarian argitaratu berri duen artikulua izan dugu ardatz, eskolarako garraioaren inguruko afferra, Joanes Labaien protagonista duena.

Ondoren, azaroaren 25eko ekitaldia eskeini dugu esklusiban, eta datorren greba orokor feministarako azalpenak ere aireratu ditugu.

Entzun ezazue!

Euskalgintzaren Kontseilua eta greba ferminista

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroak 19, Euskalgintzaren Kontseiluko kide den Manex izan dugu irratsaioaren hasieran. Berarekin euskararen aurkako oldarraldi judiziala aztertu dugu eta aurkeztu berri duten protokoloaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Ondoren, gaur bertan Zumaian egin den ekitaldi feminista eskeini dugu esklusiban, datorren azaroren 30ean burutuko den greba feminista ardatz izan duen ekitaldia hain zuzen ere.

Entzun ezazue!

Liburuzaina eta Arkamurkako Martxel

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, azaroaren 12an, bi kolaboratzaile batera izan ditugu. Hasteko Pier gure liburuzaina etorri da, bere denboraldiko lehen kolaborazioa egitera. Berak, ohiko duen bezala, bi liburu-gomendio ekarri dizkigu. Ondoren Arkamurka natur taldeko kide den Martxel izan da gure mirkofonoetan. Berarekin luze eta zabal aritu gara biologiaz, naturaz, erleez eta abarrez.

Entzun ezazue!