Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Euskalgintzaren Kontseilua eta greba ferminista

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroak 19, Euskalgintzaren Kontseiluko kide den Manex izan dugu irratsaioaren hasieran. Berarekin euskararen aurkako oldarraldi judiziala aztertu dugu eta aurkeztu berri duten protokoloaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Ondoren, gaur bertan Zumaian egin den ekitaldi feminista eskeini dugu esklusiban, datorren azaroren 30ean burutuko den greba feminista ardatz izan duen ekitaldia hain zuzen ere.

Entzun ezazue!

Liburuzaina eta Arkamurkako Martxel

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, azaroaren 12an, bi kolaboratzaile batera izan ditugu. Hasteko Pier gure liburuzaina etorri da, bere denboraldiko lehen kolaborazioa egitera. Berak, ohiko duen bezala, bi liburu-gomendio ekarri dizkigu. Ondoren Arkamurka natur taldeko kide den Martxel izan da gure mirkofonoetan. Berarekin luze eta zabal aritu gara biologiaz, naturaz, erleez eta abarrez.

Entzun ezazue!

Samai-zuloko sorgiñaren itzulera eta Uxue Alberdiren liburu aurkezpena

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, azaroaren 5ekoan, Samai-zuloko sorgiñaren itzulera izan dugu. Beste denboraldi batez gurekin izango da irakurri dituen liburuen inguruan hitzegiten. Eta oraingoan “Baginen” liburuaz aritu gara, Euskal Herriko historian ezkutuan geratu diren emakumeak argitara ekartzeko ezinbestekoa den liburuaz.

Ondoren Garoa liburu dendan egin zen aurkezpen baten grabazioa ekarri dugu esklusiban. Bertan Uxue Alberdiren hitzek eta Begon?a Durrutyren ilustrazioekin osaturiko “Belarriko kilkerra” lana aurkeztu zuten, Anjel Lertxundiren hitzartzea ere izan zelarik. Gure grabagailua bertan izan zen eta guztiontzako eskuragarri eskeini dugu liburu aurkezpena.

Entzun ezazue!

Ponpax kolaboratzaile berria eta Palestina

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, urriak 29, kolaboratzaile berria estrenatu da gure gela arroxean: Ponpax. Berarekin lodifobiaz aritu gara luze eta zabal. Ondoren, atzo Bilbon izan zen Palestinaren aldeko manifestazo nazionaleko ekitaldia esklusiban eskeini dugu. Eta amaitzeko Irola irratiko lagunen Palestinaren historia eta gaur egungo gertakariak hobeto ulertzeko saio berezia eskeini dugu.

Entzun ezazue!

Gu ere Palestinarekin!

Iepakaixou ia denoi!

Guarko irratsaioa, urriaren 22koa, Palestinara begira egin dugu. Lehenik aste honetan bertan herrian Palestinaren alde izan den mobilizazioaren amaierako hitzartzeak zuenganatu ditugu eta ondoren, gure kolaboratzailea den Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin luze eta zabal aritu gara Palestinari buruz.

Entzun ezazue!