Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2023

2023ko kopla txapelketa entzungai eta ikusgai duzue

2023ko kopla txapelketa entzungai eta ikusgai duzue. Aner Peritz, Oier Aizpurua, Alaia Martin, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue, Aitor Bizkarra, Eneritz Artetxe, Maider Arregi, Joanes Illarregi eta Oihana Arana eduki genituen Hiruputzuko oholtza gainea, atzo, Gaztetxea bererik zegoela.

Arraio irratiak zuzenean emititu zuen eta oeain sareetan duzue!

Rafa Murillo gogoratuz hasi dugu ZarataZarautz irratsaioa

Aste hontako saioan Disgalernaren baja eduki dugun arren saioa aurreea ateratzeko kapaz izan gara. Agenda errepasatu ondoren, Rafa Murillo izan dugu gogoan. Trance eta Aspirina Infantil taldeko adiskideak agur esan dugu berriki eta ber katu batzuk jarri ditugu. Honez gain, nobedade eta klasiko batzuk entzun dira

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista HEMEN.

Urteko azken eztula!

Iepakaixou ia denoi!

2023ko azken irratsaioa izan da gaurkoa, abenduaren 17koa. Eta ez da nola-nahikoa izan, ez horixe!

Bi kolaboratzaile etorri zaizkigu, Sama-zuloko sorgiƱa eta Liburuzaina. Beraiekin aritu ostean, ostiral honetan Hiruputzu gaztetxean izan zen lehen bertsio gauko grabaketa eskeini dugu, beste behin ere esklusiban!

Entzun ezazue!!! Eta urtezerrion ia denoi!